Herriko denda eta tabernak eraberritu egingo dira zuntz optikoarekin
Adamok eta Esanlinek eskaintza bereziak prestatu dituzte zuntz optikoa duten edo alta emango duten denda eta ostalaritza lokalentzat
Promosa sozietate publikoak, Esanline eta Adamo konpainiekin elkarlanean, kanpaina berri bat antolatu du herriko dendetan eta ostalaritza lokaletan udalaren zuntz optikoko sarearen erabilera bultzatzeko. Jada zerbitzu horretan alta emanda dauden edota urtea amaitu baino lehen izena ematen duten negozioentzat eskaintza berezi eta erakargarriak hartzen ditu barne kanpaina honek.
Ekimen honen helburua tokiko ostalaritza eta merkataritza txikia modernizatzea eta dinamizatzea da, udalaren zuntz optiko sareak zerbitzu aurreratuak ezartzerako orduan izan dezakeen indarra balioan jarriz. Izan ere, Ermuko Udalaren zuntz optikoak hiritarrentzat nahiz inguruko enpresentzat balio erantsi handia duten zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen du. Horretaz gain, gaitasun handiko Internet konexioen buru jartzen du gure herria.
Kanpaina abian da jada, eta eskaintzak 2019ko otsailaren 28a baino lehen izena ematen duten establezimenduei eta aldez aurretik alta emanda daudenei aplikatuko zaizkie. Horretarako, ez da beharrezkoa izango Ermuko Ostalarien eta Merkatarien Elkarteko (EMOE) kide izatea, baina urtebeteko iraunkortasun kontratua sinatu beharko da operatzaileekin.
Kanpainan parte hartzen duen konpainia bakoitzak eskaintza desberdinak ditu mahai gainean, beraz, establezimendu bakoitzak bere beharretara ongien egokitzen dena hautatu beharko du.
- Adamo: zerbitzuko lehenengo lau hilabeteak doan eskaintzen ditu operatzaile honek, eta ondoren, Negocio Fast produktuko zerbitzu eta tarifak aplikatuko dira, hilero 50 euroren truke, BEZ gabe. Zerbitzu horrek deskargarako 1000mb eta igoerarako 300mb eskaintzen ditu, eta telefono finkoko linea bat deiak barne dituena.
- Esanline: urtebetez 19,95 euroren truke 100mb-ko abiadurako Internet zerbitzua eta telefonoa eskaintzen ditu. Telefono finkoarekin 1.000 minutu izango dira, bai finkoetara, bai mugikorretara deitzeko.
Eskaintza horietako edozeinetan alta eman ahal izateko edo informazio gehiago eskuratzeko, dendari eta ostalariek 676 413 683 telefono zenbakira deitu beharko dute, eta Oskarrekin harremanetan jarri.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa