Emakumeen eraldaketa prozesuetan oso garrantzitsu dira Jabekuntza Eskolak

25.10.18
Berdintasuna

Maitane Picazak Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako jabekuntza eskoletan emakumeen esperientzia aztertu du

Emakundek Maitane Picaza Gorrotxategik egindako Espacios propios para las mujeres y procesos de empoderamiento: La Red de Escuelas de Empoderamiento de Bizkaia” izeneko azterketa argitaratu du. Lan horrek ikerlanen V. Lehiaketa irabazi zuen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzeko ikerketak babesteko helburuaz erakundeak antolatutakoa.

Azterketak jabekuntza eskolen eta hauek hainbat herritako emakumeengan eragin duten eraldaketa-prozesuen errealitatera hurbiltzen gaitu. Zehazki, jabekuntzaren irudikapena analizatzen du, Bizkaiko Emakumeen Ahalduntze Eskolen Sarea osatzen duten Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako jabekuntza eskoletan ikasle, trebatzaile, berdintasun-teknikari eta inplementatzaile gisa diharduten emakumeen esperientzietan oinarrituta.

Eskoletan ikasitako jabetze-prozesuan, hiritar gisa lekua hartzen berriro ikasteak dakarren birsozializazioa aurkitu dute emakumeek

Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak adierazi du “politikan eta gizartean emakumeen parte-hartzea sustatzea” dela ahalduntze-eskolen azken helburuetako bat. Adierazi duenez, “eskola horietan hainbat eraldaketa- eta jabetze-prozesu pertsonal eta kolektibo bizi izan dituzten emakumeek balorazio positiboa egiten dute. Halaber, kontzientzia feminista eskuratzeko, bizitza publikoan gehiago parte hartzeko, topagune propioak edukitzeko edo trebetasunak garatzeko eta gogoeta kritikoko baliabideak eskuratzeko, eskola horietatik igaro izanak izan duen garrantzia azpimarratzen dute. Elkarrizketaturiko emakumeek diotenez, eskoletan ikasitako jabetze-prozesuan hiritar gisa lekua hartzen berriro ikasteak dakarren birsozializazioa aurkitu dute”.

Emakumeek politikan eta gizartean parte hartzea da ahalduntze-eskolen azken helburuetako bat

Bestalde, Maitane Picazak adierazi du emakumeentzat “oasi” modukoak direla eskola hauek eta guztiz beharrezkoak direla. “Emakumeentzako espazio propio bat dira, munduari konektatuta dauden espazioak, eta bertan aurkitzen dute legitimazio morala boterea eskuratzeko. Azaldu duenez, jabekuntza eskoletara hurbiltzen diren emakumeak askotarikoak dira, eta bi taldetan banatu daitezke: batetik daude kontzientzia feministarik izan ez dutenak, eta jabetze pertsonala lantzen dute hauek gehienbat. Bestetik, ibilbide feminista duten emakumeak daude, eta hauek aurrera egiten dute baita ere ahalduntzean, bereziki jabekuntza kolektiboan. Erronka ahalduntze pertsonaletik kolektibora pasatzea dela adierazi du.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako