Aranda de Dueron egin den Hiri Ertainen II. Jardunaldian parte hartu du alkateak
Ermuko alkateak eta Planifikazio Estrategiko eta Berrikuntza alorreko zuzendariak parte hartu dute gaurkoan, Gaztela eta Leonokeko Hiri Ertainen II. Jardunaldian, zeina Aranda de Dueron gauzatu den. Jardunaldian lurraldea jendez hustearen gaia hizpide izan dute, joerak erronkak nahiz aukerak izan ditzakeenaren ikuspegitik. Juan Carlos Abascal Innpulso sarearen presidente legez izan bertan, Gaztela eta Leoneko Juntan enplegu sailburu den, Carlos J. Fernandez Carriedo, Segittur enpresako presidente den Enrique Martinez eta Arandako alkate, Raquel Gonzalezekin batera.
Jardunaldia ireki eta hausnarketaren mamian sartu ondoren, Rosalia Herrera zuzendariak mahai-inguru bateko moderatzaile lanetan aritu da, non hiriak generoaren ikuspegitik aztertu diren. Mahaian solaskide izan dira Carlos Miranda (Eraikuntza Institutuaren presidentea), Maria Arana (arkitektoa eta urbanista) eta Alberto Rubio, Valentziako Eraikuntzaren Institutuko ordezkaria. Mahaikideen esanetan generoaren ikuspegia zeharkako erronka da lurraldeetako jende hustuketan.
Azkenik eta amaitu aurretik, Diego Moñux (Silo Company), Barbara de Aymerich (Espiciencia) eta Jose Luis Parriego (GSK) hirukoteak jendez hustearen fenomenoak aukera bihurtzeko kontutan hartu beharreko gakoez mintzatu dira.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa