2019ko Ordenanzak izango dira ardatz eta gai mamitsuena urriari dagokion Osoko Bilkuran
Udalbatzak urriari dagokion hileko Osoko Bilkurara bilduko da biharko astearte iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta arratseko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak hamabost puntu desberdin hartzen ditu barne eta horien artean azpimarragarri eta nagusi dira datorren urterako Ordenantzak.
Lehenengo puntua bertaratzen direnei bilerako edozein gairekin zerikusia duen gauza garrantzitsuak jakitera emateko gonbidapena izango da. Bigarrenean, irailean eginiko bileraren akta. Jarraian erabaki batzuen berri emango eta Ordenantza Fiskalen gaia izango hizpide nagusia. Hirugarren puntutik seigarrenera bitartean, UKeren aurrekontuan egingo den aldaketaren berri emango da, eta segidan Tokiko Gobernu batzordekideak eta alkateordeak izendatzen eta horietako bakoitzari alkateak eskuordetzen dizkien gauzen Dekretuek ezarritakoaren berri emango da.
Seigarrenetik hamabigarren puntura EH Bildu, EAJ/PNV, PP, Se Puede Ermua Ahal da eta de Irabazi udal taldeek hainbat ordenantzen inguruan aurkeztu dituzten emendakin edo zuzenketak onartu edo baztertzeari buruz hitz egin eta erabakia hartuko da, kasuan kasu dagokiena eta bozketaren arabera (puntu bakoitzeko zehetasunak ikus gai zerrendan eta horietako bakoitzari dagokion proposamen edo agiria, zeinak hirugarren leihatilan dituzun, agiri osagarrian jartzen duene atalean). Hamahirugarren gaia 2019ko Ordenantza Fiskalak izango dira, eta honetan indarrean ditugunetan aldaketak egitea edo ez bozkatuko da.
Hamalaugarren, bidezkoa bada, Ermuko Udal Kirol Erakundea, Toki-erakundea autonomiadunaren zerbitzuengatiko eta kirol jarduerengatiko2019 urterako tasa arautzen duen 27. Ordenantza Fiskala aldatzeko onespen proposamena berretsiko da.
Hamabosgarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa