Azaroa: aldarrikapena, prestakuntza, jabekuntza eta berdintasuna ezaugarri duen hilabetea

08.11.18
Berdintasuna

Udal Berdintasun sailak jardueraz lepo dagoen ekintza egitaraua proposatzen digu azaro honetarako. Proposamen anitz, atal eta gai ezberdinak lantzen dituztenak, gu guztiok ase eta gozatzeko: erakusketak, hitzaldiak, prestakuntza saioak, bilerak, jaialdia, topaketa eta matxismoari Ez esateko A25ean egin ohi dugun elkar ateratzea. Ekintza bakoitzaren inguruko zehetasun guztiak –non, noiz eta zer- gizon eta emakumeen berdintasunerako mikrositea ditugu .

Guk herrian izango dugun guztiaren aipamen laburra egingo dugu, kronologiari jarraiki:

  • Azaroaren 9tik 30era, Emakumearen Topagunean, Erakusketa: Justizia aldarrikatzen duten Guatemalako emakumeak.
  • Azaroaren 14an, 17:30etan Emakumearen Topagunean, Hitzaldia. Emakumeenganako biolentzia: biktima ala biziraule? Ana Patricia Verdes abokatua izango da hizlaria.
  • Azaroaren 16an, 19:00etan, Lobianon, Zine-foruma. Guatemalako zikloa. “OrganizadAs: mujeres tejiendo la historia” taldeak antolatuta.
  • Azaroaren 17an, 9:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Prestakuntza. Gure gorputza, lurra, herrialdea eta erresistentzia”.
  • Azaroaren 21ean, 17:00etan, Emakumearen Topagunean, Berdintasun udal Kontseiluaren bilera.
  • Azaroaren 22an, 18:30etan, Lobianon, Ermua Beldur Barik jaialdiaren XI. Edizioa.
  • Azaroaren 24an, egun osoan, Gasteizen, Beldur Barik Topaketa.
  • Azaroaren 25ean, 13.00etan, plazan, Biolentzia matxistari Ez esateko elkarrataratzea.
  • Azaroaren 29an, 19:00etan, Emakumearen Topagunean, Ahozko tradizioa: emakume afrikarrak.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako