Juan Carlos Abascal alkatea Granadan izan da, Innpulso Sareko Zuzendaritza Batzordean

16.11.18
Erakundea

Innpulso Sareko Zuzendaritza Batzordea Granadan bildu da ostegun honetan, azaroak 16, zientziaren eta berrikuntzaren hirietako ordezkariekin. Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea eta, Terrassarekin batera, Sareko ko-presidentea, lehenengo aldiz Andaluzian egin den bileran izan da.

Sarearen funtzionamenduaren gakoak, lan egiteko metodologia eta sorreratik lortutako aurrerapenak izan dira bileran landu diren gai nagusiak. Amanda Gil Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Berrikuntza Sustatzeko zuzendariorde berriak zuzendu du bilera. 2018an zehar egindako ekimenen errepasoa egin dute bileran, eta datorren urterako aurrekontua eta lanerako plangintza prestatu dituzte; horiek otsailean Terrassan egingo den osoko bilkuran onartuko dituzte.

Saioan landutako proposamenik garrantzitsuenen artean, Innpulso Sarearen bitartez Erosketa Publiko Berritzailearen Kontratuen proiektua dugu, Udalek eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzeko konponbideak topatzeko asmoa duena. Era berean, Ministerioarekin eta bestelako hiri eta agenteen sareekin aliantza estrategikoak indartu nahi direla agertu da, baita Europa mailan parte hartzeko proiektu berriak aurkitzea eta sarearen dinamizazioa bultzatzea ere.

Innpulso Sareko Zuzendaritza Batzordea zortzi herrik osatzen dute: Ermuak eta Terrassak presidentzia partekatzen dute, eta taldean dituzte Ejea de los Caballeros eta Villamayor (hiri txikiak), Alcoi eta Sant Boi de Llobregat (hiri ertainak) eta Barakaldo eta Valladolid (hiri handiak). Gainera, Sareak 65 kide ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa