Administrazio elektroniko berriari buruzko eztabaida Iruñan

19.11.18
Erakundea

Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioak Administrazio elektronikoari eta hori arautzen duten legeei buruzko jardunaldia gauzatu zuen aurreko ostegun eta ostiralean. Horretan 39/2015 eta 40/2015 Legeen aplikazio lurraldean hizpide izan zuten. Jardunaldia bi egun eta hamar ordutan egin zen, ekimenak Probintzia eta Udalerrien Espainiako Federazioa (FEMP delakoa), Ermuko udala horren kide delarik. Horregatik gonbidatu gisa gure herriko alkatea jardunaldiaren bigarren egunean parte hartu zuen, hain zuen ere ostiral eguerdiko mahai-inguruan, non berrikuntza eta horren aplikazioa toki politika publikoetan aztergai izan zen.

FEMP erakundearen Antolakuntza eta Baliabideetako Zuzendari nagusiak, Mª Eugenia Simarrok, sarrera edo aurkezpena eta moderatzaile lana egin zituen. Hizlari izan ziren COTECeko zuzendari nagusi Jorge Barrero eta Ermuko alkate Juan Caralos Abascal Candas. Ordu betez berrikuntzari heldu eta hori tokiko politikan txertatzeko beharraren inguruan arituz, hainbat kasu edo adibideen inguruan mintzoz.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena eszenatoki berria egituratzera datoz, non izapidetze elektronikoa nagusi behar duen barne kudeaketan, herritarrekiko harremanetan nahiz erakundeen elkarren arteko harremanetan, egun ohikoa dugun paperezkoa erabat ordeztuz.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa