Aurkeztu itzazu zure proposamenak 2019ko Udal Aurrekontua osatzeko

21.11.18
Erakundea

Ermuko Udalak proposamen bilketa antolatu du herriko bizilagunen artean 2019ko Aurrekontua finkatu ahal izateko. Bihar osteguna, azaroak 22, zabalduko da ideiak, iradokizunak eta lehentasunak aurkezteko epea, eta Ermuan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Hortik abiatuta, gobernu taldeak ermuarrentzat garrantzitsuenak diren atalak kontuan hartuko ditu 2019ko Aurrekontua guztion artean osatu ahal izateko.

Parte-hartze prozesua azaroaren 30era arte, ostirala, egongo da zabalik, eta proposamenak aurkezteko modu ezberdinak izango ditugu. Batetik, Udalak informazio orri bat banatu du herriko etxebizitza guztietan, eta bertan galdetegi bat ikus daiteke, erakundea lantzen ari den ardatz estrategiko guztiak biltzen dituena. Horrekin, egitasmo honetan parte hartu nahi duten pertsonek euren ardura, lehentasun eta proposamenak zeintzuk diren markatu ahalko dute. Galdetegia Abiapuntun, Lobiano Kultur Gunean, liburutegian eta M.A. Blanco kiroldegian kokatuko diren hautestontzietan entregatu daiteke. Posta bidez ere bidali daiteke, Correoseko buzoian utzita frankeorik gabe, dagoen moduan.

Parte hartzeko beste aukera bat herrian zehar kokatuko diren karpetara gerturatzea da; bertan, informazioa jaso eta galdetegia entregatu ahalko da honako leku, data eta orduetan:

  • Azaroak 28, asteazkena: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan, San Pelaion eta Sallabenten, hotelaren aurrean
  • Azaroak 29, osteguna: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan
  • Azaroak 30, ostirala: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan, San Pelaion eta Sallabenten, hotelaren aurrean

Azkenik, udal webgunearen bitartez eskaintzen den online inkesta beteta ere parte hartu daiteke.

Proposamenak aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da NANarekin identifikatzea, bai aurrez aurreko inkestetan, baita internet bidez osatutakoetan ere. Epea azaroaren 30ean amaitzen da, ostirala, eta hurrengo egunetan, jasotako iradokizunak teknikoki baloratuko dira arrazoitutako erabakiak hartu ahal izateko: Aurrekontuan txertatzea, baztertzea, beste ikerketa batzuen esku uztea edota beste jardunaldi baterako uztea.

Gogoratu: animatu eta parte hartu ezazu prozesu honetan papereko galdetegia bete eta aipatutako lekuetan entregatuz edota online inkesta betez.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa