CaixaBankek 1.000 euro eskaini dizkio Elikagai Bankuari
CaixaBank banku fundazioak Gipuzkoako Elikagai Bankuari zuzendutako 1.000 euroko donazioa egin du.
Ermuko CaixaBank bulegoko zuzendariak, Imanol Goyenecheak, Juan Carlos Abascal alkatearekin batera sinatu du akordioa, eta horri esker 1.000 euroko diru-laguntza emango dio entitateak Elikagai Bankuari. Ekitaldia gaur izan da, astelehena, 10:00etan udaletxeko Bilkura Aretoan.
Gogorarazi nahi dizuegu Gipuzkoako Elikagai Bankuak azaroaren 30ean, ostirala, eta abenduaren 1ean, larunbata, Elikagaien Bilketa Nagusia egingo duela Euskadi osoan.
Bilketa hori urteko garrantzitsuena izaten da, Erkidego osoa hartzen duelako eta boluntario eta enpresa kopururik handiena mugitzen duelako.
Aurten kolaboratuko duten enpresak Eroski, El Corte Inglés, Día, Lidl, BM, Carrefour eta Donostiako Super Amara izango dira. Horretaz gain, eta pizgarri gisa, aurtengoan kanpainaren irudia Delteco GBC saskibaloi taldeko kide eta jokalariak izango dira.
Kanpaina honetan laguntzeko prest daudenek Bergarako arduradunekin harremanetan jarri behar dute bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org e-postara idatziz.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa