Juan Carlos Abascal alkatea Lehiagune Enpresa Foroan izan da

29.11.18
Erakundea

Lehiagune Enpresa Foroak lankidetzan egindako gogoeten emaitzak aurkezteko antolatu duen ekitaldian izan da Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea astearte honetan. 30 enpresari ingururen, zentro teknologikoen, formazio zentroen eta erakundeetako ordezkarien babesarekin egin dira gogoetak eta horri esker, 2019rako estrategiaren oinarriak eta akzio plana zehaztu dira.

Lehiagune Enpresa Foroa enpresak elkartzeko ekimen berria da. Helburu nagusia Debabarrena eskualdeko eta inguruko ekonomia industrialaren garapena babestea da, bere jasangarritasuna eta hazkundea bermatu ahal izateko.

Abascalek foro horretan azaldu duen moduan, “Lehiagune Ermuko Udalaren garapen ekonomikorako estrategiarekin bat datorren proiektua da, eta tokiko lehiakortasunaren eta enpleguaren inguruko beste helburu estrategikoei ere erantzuten die”. Mota honetako lankidetzako proiektuak arrakastatsuak izateko, erakundeak ardatz izan daitezkeela ere aipatu du alkateak, beharrezko baldintzak eta tresnak sortzerako orduan: “Erakunde publikoek prest egon behar dute eguneroko bizitzan izaten diren aldaketak euren gain hartzeko, egungo gizarteak dituen erronkei eta beharrizanei erantzuna eman ahal izateko”.

Aurkeztu zenetik enpresen aldetik babes handia izan du Lehiagunek: 47 enpresa industrialen babesarekin jaio zen ekimena, eta egun 61 enpresa ditu alboan. Horrela, Debabarreneko eta inguruko 7.331 langile daude ordezkatuta bertan, eskualdeko lanpostu industrialen %71, alegia.

Eskualdeko ehun ekonomikoaren ordezkaritza inguruko udalen eta erakunde publikoen babesarekin uztartu da, hala nola, Ermuko Udalarekin eta Debegesa Garapen Agentziarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa