2019rako ikastaro berriak aurkeztu ditu Emakumeen Topalekuak

08.01.19
Berdintasuna

Gabonetako oporren ostean, Ermuko Emakumeen Topalekuak jarduerari berrekin dio eta datozen asteetarako ikastaro eta erakusketa ezberdinak antolatu ditu.

Jabekuntza Eskolaren barnean, lau ikastaro berri eskainiko dira. Izena emateko epea zabalik da jada jarduera guztietarako, eta interesa duten pertsonek Emakumeen Topalekuan bete dezakete eskaera orria.

Urteko lehenengo hilabeteetan eskainiko diren ikastaroak honakoak dira:

  • Ez gara zoroak, ezta mendekoak ere: feministak gara. Tailer honetan, feminismoak emakumeen autoestimuarekin eta ahalduntzeekin duen lotura aztertuz, mugimendu politikoa, filosofiko eta ideologikoa dela ikusiko da, eta bizitza ulertzeko eta bizitzeko modu bat erakusten duela. Aitziber Aginagaldek gidatuko ditu saioak, eta guztira 12 ordu izango dira, urtarrilaren 21etik martxoaren 25era, 18:00etatik 20:00etarako 6 saiotan banatuta. Emakumeen Topalekuan izango da ikastaroa, eta matrikula 5 eurokoa da.
  • Amatasunak eta bestelako zaintzak. Benetako emakumeek, ama direnak eta ez direnak, egoera berri batetik zain dezakete, alegia, beraien burujabetzatik, beharrizan eta proiektu pertsonaletatik abiatuta. Gizarteak tradizioz ezarrita duena guztiz zaharkitua geratu da. Itziar Gandiak eskainiko du 8 orduko ikastaro hau martxoaren 15ean, 22an eta 29an 10:00etatik 13:00etara Lobiano Kultur Gunean. Matrikularen prezioa 5 eurokoa da.
  • Autodefentsa feminista. Ikastaro honen helburua erasoak identifikatzen eta indarkeria-modu ezberdinen jatorria eta sorburua aztertzea eta horrek norbere buruarengan eta talderengan dituen ondorioak ezagutzea, eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzutea eta horiek konpontzeko mekanismoak ezagutzea da, mitoak eta estereotipoak hautsiz. Emakumeok ez gara ahulak, edozertarako gauza gara. 8 orduko tailerra da, Maitena Monroyk gidatua, eta Lobiano Kultur Gunean izango da martxoaren 29an 16:30etik 20:30era eta martxoaren 30ean 10:00etatik 14:00etara. Matrikula 5 eurokoa da.
  • Txirigota feministak. Txirigota honetan, garrantzitsuena kOntatzen duguna izango da, ez nola kAntatzen dugun. Beraz, …kantatzen ez dakizula uste baduzu ere, etor zaitez! Ze, azken finean, sirimiria eduki badaukagu lehen ere. Kanta dezagun euripean, eta sormen- eta dibertsio-tximista izango gara denon artean. “EusKadiZ… ta olé” doinuko lehen txirigota feminista izango da! 16 orduko ikastaro dibertigarri hau La Flamencurako Monica Nuñezek eskainiko du, Setem HHk eta Emakumeen Topalekuak antolatuta. Klaseak martxoaren 7tik maiatzaren 9ra bitartean izango dira 17:30etik 19:30era, eta maiatzaren 18an, larunbata, ikuskizuna eskainiko da. Tailer honetako matrikula doakoa da.

Ikastaro horiez gain, urteko lehen hiruhilekoan bi erakusketa izango ditugu ikusgai Emakumeen Topalekuan:

  • Feminismo urbanoa: urtarrilaren 21etik otsailaren 24ra.
  • Martxoaren 8ko kartelak: martxoaren 1etik 29ra.

Azkenik, martxoan kultur ibilaldia egingo da, oraindik zehaztu gabeko datan eta lekura. Datozen asteetan informazio gehiago eskainiko da Emakumeen Topalekuko mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako