Eudelen Udalerri Adimendunen Lehen Euskal Sarearekin bat egin du Ermuak

24.01.19
Erakundea

EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak HerriSmartik 2019 topaketa antolatu du ostegun honetan Donostian, Tabakalera eraikinean, eta bertan izan da Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea. Jardunaldi horretan udalerri adimendunen Euskadiko lehen sarea aktibatzeko oinarriak finkatu dira, alkateak buru dituela eta Euskadiko erakunde guztien arteko maila askotako lankidetzatik.

HerriSmartik tokiko berrikuntzarako programan erreferente diren eta smart politika edo zerbitzuak dituzten zortzi udal izan dira topaketan -tartean, Ermua-, baita sareko kide potentzial izan daitezkeen beste hamabi udal ere.

Udal aurreratuen -sareko multzo eragilea- eta hasi gabekoen -etorkizuneko kideak- artean udalen eta aukera esparruen arteko lan metodologia adostea izan da topaketaren helburua, etorkizuneko sareko Ekintza Plana diseinatu ahal izateko.

Erreferente diren zortzi udalek, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Irun, Ermua, Sestao, Zambrana eta Zamudiok, euren smart proiektuak aurkeztu dizkiete gainontzeko ordezkariei, lehen ekimen aitzindari hauen garapenean izaten ari diren onuren edota oztopoen inguruan berri emateko. Askotariko arloetan ari dira garatzen proiektu eragile horiek, hala nola, herritarrei arreta kanal anitzetan, gardentasuna, parte-hartzea, hiri-mugikortasuna, hondakinen kudeaketa eta iraunkortasun energetikoa.

Sare horri esker, atxikitzen diren udalek ezagutzak eta baliabideak partekatu ahal izango dituzte tokiko nahiz lurraldeko esparrutik, baita orientabidea jaso ere ekimenen irismena hedatzeko eta Europako politika publiko aurreratuenekin lerrokatzeko.

Programa horren azken helburua Euskadi, haren udalerrietako bakoitzetik abiatuta, erreferente bihurtzea da ongizatean, gizarte-integrazioan, lehiakortasunean, garapenean eta enplegu-kalitatean, 2020ko Europan.

Smart city estrategia Ermuan

Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak gure herriko udal politika berritzailearen garapena azaldu du HerriSmartik topaketan. Izan ere, smart city estrategia modu dinamikoan eraiki da Ermuan. Zuntz optikoko udal sare neutroa zabaltzea Ermua “aukera ekonomiko zein sozial berriak garatzeko aukera ematen duen hiri bihurtzearen aldeko apustua” izan da, Abascalen hitzetan. Zuntz optikoko sare horrek herritarrei eta udalerrian instalatutako enpresei balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen du. Abian jartzeko asmoan dauden zerbitzuen artean honakoak daude: telebista nahieran, tele-laguntza, tele-medikuntza, tele-informazioa eta tele-zaintza.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa