Tren geltoki eta burdin bide berria estreinatu aurreko azken orduetan dago Ermua

29.01.19
Erakundea

ETSrentzat lanean dauden ABEEak eta enpresak azken txanpan sartuta daude tren geltoki eta burdin bide berria estreinatu aurreko azken orduetan, bihar urtarrilak 30eko lehen trenak ibilbide eta instalakuntza berriak estreinatuko dituelako. Langile taldeek erronka betetzeko azken orduetan sartuta dauden azpiegitura berriko osagai horiek jardunean jartzeko, ostiral iluntzetik zirkulazioa gure herrian eten zutenetik lanean buru-belarri egon ondoren. Langileek atsedenik gabe eta erlojuaren kontra aritu izan dira ordutik, txandaka eta gaua barne hartuz, nahiz eta eguraldiak ez dien batera lagundu, hots-bero baxuak eduki eta euria gelditu gabe botatzen jardun baitu.

Nolanahi ere, biharko eguneko lehenengo tren unitatea burdin bide zati berritik pasako; beiraz estalitako nasa berrian geldituko da bidaiariak hartu eta lagatzeko, zubi bide berritik segitu eta tunelean sartu eta Eitza auzoan (Zaldibarren) ateratzeko, Izpilla mendi azpitik kilometroa egin ondoren.

Ostiral gauetik behin behineko geralekua desmuntatzen hasita daude, tornuak erretiratu, linearen bidea amaitu, errailak ipini, baita trabesak eta linearen euskarriak, operazio aretoa eta bertako makineria lekuz aldatu, katenaria muntatu, eta nasan seinaleak eta kartelak jarri, kableak, balasto edo harriak bota, beste hamaika zeregin eta lanean artean. Horren guztiaren helburua biharko eguneko lehen bidaiarako guztia prest edukitzea izanik. Ermuan bizi dugun XXI. Mendeari dagokion bezalako azpiegitura eraikitzeko proiektu estrategiko honen mugarri handi eta garrantzitsua betez.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa