Gipuzkoa Etorbideko komun publiko berria prest eta erabil gai
Ermuak eta Gipuzkoa Etorbidea- Sallabente auzoak prest dute automatikoki garbitzen diren kaleko komun publiko berria, libreki erabiltzekoa eta doakoa, instalazioa eta zonaldean txertatzeko lanekl bukatu eta gero. Azpiegitura berria jada zabalik eta erabiltzeko moduan daga. Aldez aurretik ekoiztutako kabina Gipuzkoa Etorbideko 68. eraikinaren eta autobide zaharreko ordainsari gunearen pareko parkearen sarreran kokatua dago, auzoko ermuarrek erabakitako lekuan kokatu da, 2018ko urrian egindako herri galdeketaren emaitzari jarraiki. Kontratuaren esleipendun izan den enpresa lanean burubelarri ari da tren geltoki berriaren sarreran beste bat prestatzeko lanak bukatzeko, Valdespina Markesaren parkean eta Berdintasunaren paseo lekuan. Azken azpiegitura berri hori bihar bertan irekiko da, tren geltoki berriarekin batera.
Herriko alkate, Juan Carlos Abascak eta bere taldeko alkateorde, Beatriz Gamiz, Bulego Teknikoko teknikari taldearekin komun berria bisitatu zuen bart goizean, kokapena eta zonaldearekiko txertaketa ikusteko. Kabinara sarrera parketik bertatik eginen da eta baita alboan dauden garajeen hormaren albotik gora, lorategiari irabazitako zatitik. Kabinara sartzeko atea errepide ondoan dago eta frontera ematen du eta gizonezkoek zutik eta kanpotik pisa egitekoak atzetik daude, altzairu herdoilgaitzaren panelak ematen dion babesaren bestalde. Ermutik Eibarrera –edo alderantziz- edo bi herri horietatik Aixolako urtegira paseatzen ibiltzen diren hainbat herritarrek instalazioa positibotzat jo dute erabili behar izanez gero, eskura dutelako, kalean egin edo taberna baten sartu beharrik izan gabe.
Jarraian, taldea errepide azpiko pasabidera eramaten duten eskaileretan egindako aldaketa nola geratu den ikustera joan zen, eskailerak jaisteko alderdi bati zabalera gehiago eman baitzaio. Aldaketa horren xedea egonkortasun gehiago ematea izan da, haurren gurpiltxoek edo maletek kasurako duten zabalerara egokituaz.
Ermuan ditugun sei kabinen ezaugarriak
Gure herrian instalatuta ditugun kabinak monoblokeak eta laukiak dira, altzairu herdoilgaitz materialekoak. Estalkia planoa dute eta prisma gain altxatua izango. Sartzeko kontrola automatikoa dute eta barnean egoteko denbora agortu izana pilotu eta soinu akustikoaren bidez abisatzen dute. Komun-ontzia eta lurra bere kasa eta automatikoki garbituko dira erabiltzaile bakoitza erabili eta atera ondoren.
Kabina berri honekin kalean izan ditzakegun behar izan fisiologikoak egiteko sei instalazio berdin izango ditugu. Lehenengo hirurak 2015ean jarri ziren eta horien kokapen zehatza ondorengoa da: Karabixa, haur parkearen alboan; San Pelaion, parkearen izkina batean eta San Antonioko auzoan Errotabarri plaza eta haur parkearen alboan. Laugarrena, Ongarain dago, ur jolasak eta eguzkia hartzeko gunean gertatzen diren beharrei aurre egin ahal izateko. Bosgarrena eta, momentuz, izango dugun berriena Gipuzkoa Etorbidea izanen dugu haur parkeko erabiltzaileentzat eta Ermutik Eibarrera (edo alderantziz) eta Aixola urtegira paseatzen ibiltzen garen guztiontzat. Horiez gain, bihartik aurrera tren geltoki berriaren sarreran ere beste bat izanen dugu prest, Valdespina Markesaren parkean eta Berdintasunaren paseo lekuan.
Laburbilduz, herriko kaleetan ditugun komunek hiri-guneko zonalde edo eremu handi bat hartzen dute.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa