Emakumeak, Berrikuntza eta Zientziaren Ingo Topaketa ireki eta itxiko du alkateak
Ermuko Juan carlos Abascal alkateak parte hartu du gaur Barakaldon ospatzen ari den Emakumeak, Berrikuntza eta Zientziaren Ingo Topaketaren aurkezpen ekitaldian, zeina Barakaldoko udalak eta Berrikuntzaren eta Zientziaren hirien Innpulso Sareak antolatu duten elkarlanean. Aurkezpen ekitaldi hori partekatu du herriko alkate Amaia Del Camporekin, EJko teknologia, berrikuntza eta lehiakortasuna sailburuorde Estibaliz Hernandezekin; Berrikuntza, Gizarte Konpromiso eta Kultur Jarduera atalaren EHUko Erretoreorde Idoia Fernandezekin; Emakundeko zuzendari Idoia Landaidarekin eta Berrikuntzaren eta Unibertsitateen zinegotzi Adrian Sanchezekin, Terrasako udalekoa.
Emakumeak, Berrikuntza eta Zientziaren Ingo Topaketak sentiberatasuna eta kontzientziazioa areagotu nahi ditu, jarduera zientifiko eta teknikoetan gizonezkoei egotzitako rolak hausten laguntzeko, neskato eta emakume gazteen artean ikasketa zientifikoak hauta ditzatela sustatuaz.
Innpulso Sareak antolatzen dituen jardueren artean dago jardunaldia, gizarte berdintsua eratzeko apustuaren prozesuan eta neskatilak eta emakumeak zientziaren mundura hurbiltzeko horren barne hartzeko mezu zabaltzeko lanean. Hiriak inolako diskriminaziorik gabe, gizon-emakumeentzat aukera berberak eta parte-hartzaileak diren guneak bihurtzeko Barakaldoko Udalak eta Innpulso sareak eginen dituzten jardueren baitan.
Jardunaldiko egitarau osoa pdf formatuan.
Ekintza zientifiko-teknikoei lotuta dauden ohiko rol maskulinoak apurtzen laguntzea, sentsibilizatzea eta kontzientziatzea helburu izanik, esperientzien hartu-emana eta ezagutza guneak sortuz, Barakaldoko Udalak eta Berrikuntzaren eta Zientziaren hirien Red Innpulsok Emakumeak, Berrikuntza eta Zientzia I. Topaketa antolatu dute. Emakumeek zientzian egin dituzten ekarpenei ikusgarritasuna eman nahi die eta gizonentzako eta emakumeentzako aukera berdintasunaren gunea bilakatzerako orduan aurrera egin.
Ikerketa zientifikoan eta teknologikoan dagoen genero hutsunea; aukera berdintasuna industria, teknologia eta ekintzailetza arloan; hiri adimentsu eta berritzaileetan ekitate eredurantz aurrerapena; eta XXI. mendean emakume zientzialariak dira helduko diren gai nagusiak gaurko egunean BIC Bizkaia Ezkerraldean, aipatutako gai bakoitzean lehen mailako adituak direnekin.
Mafiestua irakurrita emango zaio amaiera Topaketari
Barakaldoko Udalaren Garapen Agentziak, Inguraldek, lehenengo topaketa honetarako mailako adituak dituen programa adostu eta antolatu du. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak eta Marta Machok, 2016ko Emakunde Sariak, ikerketa zientifikoko eta teknologikoko genero hutsunearen inguruko ekarpena egingo dute.
Beste alde batetik, Eva Armestok, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Promozioaren Zerbitzuko burua; Izaskun Elizondok, Zientzapolis-eko bazkide fundatzaileak; Iratxe Las Hayasek, ITPren zuzendari orokorrak, Itziar Epalzak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendariak, eta Leire Bilbaok, Innobasque-ko zuzendariak ekintzailetzan, teknologian eta industrian dauden aukera berdintasunei buruz duten ikuspuntu aditutik mintzatuko dira.
`XXI. mendeko emakume zientzialariak'' mahai-inguruan parte hartuko dute: Izortze Santin Biologian doktoreak; Janire Escolar fisikariak; Leticia Pardo Kimikari Organikoak; Haizea Gonzalez, Industria ingeniariak eta Itxaso Gartzia, Histocell-eko doktore ikertzaileak.
Topaketa eta eguna itxiko dute Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek eta Terrasako Udaletxeko Berrikuntzaren eta Unibertsitateen zinegotzi Adrian Sanchezek, Red Innpulsoko presidentziakidetza duten hirietako ordezkari biek.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa