Automozioak dituen erronken inguruko hausnarketa egingo ACICAEk AICren egoitzan

07.02.19
Erakundea

Automozioak dituen erronken” inguruko hausnarketa egingo gaur AICren –Automotive Intelligence Centerrek Amorebieta-Zornotzan duen egoitzan- Euskadiko Automozioaren Klusterrak (ACICAEk) eta Expansión egunkari ekonomikoak antolatutakoa. Ermuko alkate, Juan Carlos Abascal bertan izango da, gure udala AICko kide izan eta Fundazioak instalakuntzak dituelako Zornotzan nahiz Ermua. Izan ere, gure herriko enpresa gehienak automobilgintzako osagaiak ekoizten dituzte, mundu zabaleko automobil ekoizleen zuzeneko hornitzaile direlarik. Ekitaldian horretan ere parte hartuko du, Ekonomi Garapen eta Azpiegituretako sailburu, Arantxa Tapiak, eta Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun eta Industria sailburuordeek; Estibaliz Hernaezek eta Javier Zarraonaindiak, hurrenez hurren.

Ekitaldiari hasiera eman zaio goizeko 9:30etan, automobilgintzaren sektorearen kokapenaz mintzatuz:egoera, lehiakortasuna eta estrategia. Honi buruz mintzatzen ari dira ANFACeko presidente, Mario Armero; Opel/Vauxhall hornidura kateko eta fabrikazioko presidenteorde, Antonio Cobo eta Teknia enpresako presidente, Javier Quesada. Atsedenaren ondoren, bigarren aurkezpen bat izango da –goizeko 11:30etan- sektoreko etorkizun digitala hizpide izango duten Seat enpresako presidente, Luca de Meok eta Unidad Editorial argitaletxearen Motore Alorreko zuzendari, Sergio Piccionek.

Eguerdian, hirugarren eta azken saioa eginen dute, automobilaren lekuaz etorkizuneko hirietan jardungo dute: politika, inpikazioak eta kostuak. Hizlari izango dira IDOM ingeniaritzako, David Moncholi, Mobility Solutions enpresako presidenteorde, Roberto Boch eta Ferrovial enpresako operario zuzendari, Nicolas rubio.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa