OHZko hobari, salbuespen eta gainkarguei buruzko eskutitza jasoko dute hutsik dauden etxebizitzen jabeek
Udal honen Dirubilketa sailak datorren astean eskutitz informatiboak bidaliko dizkie hutsik dauden eta 1. zenbakidun Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren aplikazioa ukitzen dien etxebizitzen titularrei. Hain zuzen ere, aipatu Ordenantzaren 10. artikuluak ezarritakoari dagokionean, horrek zerga-kuota likidoaren %50eko gainkargua ezartzen baitu subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko bizileku ez diren bizitegi erabilerako ondasun higiezinentzat, errentan ematen edo erabiltzen lagatzen ez direnean.Aipaturiko gainkargua, urtealdi bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortzen da, kuotarekin batera likidatuko delarik urtero.
Aipatu Ordenantza horrek bere VII kapituluan eman daitezkeen hobari eta gainkarguak aurreikusten ditu, 9 eta 10. artikuluetan garatzen dituenak. Gainkargua izatetik salbuetsita egon daitezkeen etxebizitzen kasuak ugari dira, ia dozena bat, horregatik garrantzitsua da jabe bakoitza erreparatzea bere kasua zehatzean. Nolanahi ere, azpimarra behar da salbuespen edo hobariak eskuratu ahal izateko baldintzak beteta beharko dira egon urtarrilaren 1eko dataz. Eta, baita ere, baldintzak bete izana egiaztatu eta zuritzeko betebeharra titular eta onuradunarena dela, horiek errolda eratua urretik zuritu beharko direlarik eta beranduenik, urteroko, martxoan 31 baino lehen.
Aurtengo nobedadea ondorengoa da: kuota osoaren %50eko hobaria aplikatuko zaie Eusko Jaurlaritzaren ‘Etxebizitza huts’ edo merkatu librean etxebizitzen alokairu bitartekaritza programetarako edota, autonomi, foru zein udaleko antzerako programetarako lagatzen diren ondasun higiezinei. Aurreikusitako edozein kasu betetzen duen titularrak hori horrela dela agirien bidez kreditatu beharko duela gogoratzen ditugu, kasu bakoitzean eskatzen denaren arabera. Alokairu pribatuan daudela adierazten den kasuen etxebizitzei errekargurik aplikatu ez dakien, ugazabak Eusko Jaurlaritzan fidantza utzi duela eta zergaren urtealdian alokairuaren hileko kuotak kobratu dituela justifikatu beharko du.
Oro har, laburpen gisa ondorengo kasuak daude: erretan emandakoak; merkatuan saltzeko edo alokatzeko eskainitakoak; Bizigune programari utzitakoak; ostatu edo hotel gisa erabiltzen direnak; erabilera profesionalerako, merkataritzarako edo enpresa-jardunerako erabilerakoak; jabearen heriotzagatik hutsik daudenak (2 urtera arte); jabea nagusien egoitzara joateagatik hutsik daudenak; adinagatik (85. urte) edo menpekotasuna izategatik hutsik utzitakoak; lan-arrazoiengatik EAEtik kanpo joan eta hutsik daudenak eta, azkenik, azken 30 urteetan gutxienez 5 urtez Ermuan erroldatuta egon diren etxeko titularrek lantzean behin erabiltzen dituztenak.
Oha honek bakarrik balio informatiboa du, Ondasun Higiezinek gaineko Zerga arautzen duen 1ngo Ordenantza Fiskalean jasotakoa izanik araudi eta aplikagarri ondorio guztioetarako.
Lotutako albisteak

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea