2019ko aurrekontuaz eztabaidatuko Udalbatzak ezohiko Osoko Bilkuran

11.02.19
Erakundea

Ermuko Udalbatzarra bihar -otsailaren 12an- bilduko da ezohiko Osoko Bilkurara aurtengo 2019ko aurrekontuaz eztabaidatzeko eta, hala badagokio, hori onartzeko. Plenoa arratsaldeko 7etan deituta dago lehen deialdian eta ordu erdi beranduago bigarrenean egiten bada.

Aurtengo urteko Aurrekontu proiektuak 19,4 milioi euro xedatzen ditu, kopurua iazkoan baino 2,4 milioi eurotan gutxituz-. Gai-zerrendak sei puntu ditu; lehena zinegotziei gonbidapena jorratu beharreko gaiekiko zerikusia edo interes zuzenik duten adieraz dezaten; bigarren azken bilerako akta -2019.01.29ko bilkurakoa- onartzea. Hirugarren eta laugarrenean, Eh Bilduk eta Se puede Ermua Ahal da taldeek, azken honek Irabazirekin batera, aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkioten zuzenketa partzialak tratatuko eta, hala badagoei, atzera botako dira.

Bosgarrenean, 2019ko Aurrekontuaz eztabaidatuko dira eta, hala badagokio eta babesik nahiko lortuko badu, hori onartuko. Seigarren eta azkena 2019ko lanpostu zerrendak egindako aldaketak onartzea izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa