19,4 milioiko aurrekontua hasierako izaeraz onartu du 2019rako Ermuak
Ermuko Udalbatzak 2019. urterako Aurrekontu hasierako izaeraz onartu du. Aurrekontu proiektua aurrera atera da horren inguruan talde sozialistak eta jeltzaleak akordioa adostu ondoren. Agiriaren alde bozkatu dute PSE-EE/PSOE (6) eta EAJren (3), aldiz kontra EH Bilduko (3), Se Puede Ermua Ahal Dako (2), PPko (2) eta Irabaziko (1) zinegotziek euren desadostasuna erakutsiz.
Hasierako izaera duen erabaki hori iragarri eta jendaurrera jarri behar da Bizkaiko Boletin Ofizialean argitara emanez, inokr alegazioarik aukezteko aukera izan dezan. Horretarako hogei lanegun izango dira, iragarkia argitaratzen den biharamuenetik kontatzen hasita. Alegazioarik izan ezean, behin betikotzat joko da.
19.431.746 euro izango ditu udal aurrekontuak, iaz baino 2,4 milioi gutxiago. Kopuru horri Udalaren erakunde autonomoek dituzten aurrekontuak gehitu behar zaizkio:
- Euskaltegia: 192.938,61 euro
- Udal Kirol Erakundea: 1.719.931,64 euro
- PROMOSA Sozietate Publikoa: 2.265.710,46 euro
Udaleko sei talde politikoek gobernu taldeak EAJren ekarpenekin osatutako aurrekontu dokumentuaren inguruan hitz egin dute, baita horri aurkeztu zaizkion zatiko zuzenketa ezberdinen inguruan ere, aste honetako otsailaren 12ko asteartean egindako Osoko Bilkuran.
Alkateak urterako kontuen alde adierazi zen “herritarron parte-hartze prozesuan partaide izan ziren 170 herritarrek (biztanleriaren %1) lehenetsitako enplegua, gizarte politikak eta gardentasuneko gauza garrantzitsuak jasotzen dituztelako”. Juan Carlos Abascalek azpimarratu zuenez aurrekontuak balioko du “Uretako industri lurra kudeatzeko, zuntz optikoko sarea zabaltzeko, enpresa berrien erakarle eta ditugunak hobetzeke, STEAM (science, technology, engineering, arts & mathematics) diziplinetan sakontzeko Armagintza Eskola eta IMHarekin batera landuko den ‘lehiagune’ proiektuarekin batera”.
Aurreikusitako inbertsioak 1035.549€ dira eta oondorengo kontzeptuetarako erabiliko dira: Izarran lokalak hartzeko (508.000€), kiroldegiko aldageletarako (200.000€); informatika gaietarako (100.000€); Antzokiko berogailu eta isolamendurako (75.000€); ikastetxeak birmoldatzeko (60.000€); haur-jolasetarako (50.000€); liburutegirako (13.000€); argietarako (10.000€); irisgarritasunerako (5.300€); larrialdiko etxebizitzaren komuna berritzeko (5.000€) eta Nagusien altzairuetarako (3.000€).
EAJ-PNVko bozemaile Jol Gisasolak kontuak babesteko asmoa aurreratu zuen “onartuko ditugun partida zenbaitekin erabat ados ez egon arren, gure programan jaso eta hartu genituen konpromisoei eutsi nahi baitiegu, esaterako igerilekuko aldagelak berritzeko; ikastetxeak hobetzeko, eskola garraio laguntzeko, Gabonetako argiak edo haur-jolasak edukitzeko eskariak” betetzea.
EH Bilduk zuzenketa partzial edo zatikakoa aurkeztu du, 658.000€ metatzen zituzten hainbat aldaketa proposatuz. Se Puede Ermua Ahal Da eta Irabazi alderdiek, bestalde, beste zati zuzenketa eskatzen testu bateratua aurkeztu dute. Emendakin horretan 236.500€ko kopurua zuen aldaketak egitea proposatuz. Emendakin horiek baztertuak izan dira, PSE-EE/PSOEren (6), EAJren (3) eta PPren (2) botoen bidez. Aldiz, mantentzearen alde bozka dute EH Bilduk (3), Se Puede Ermua Ahal Dak (2) eta Irabazik (1).
PSE-EE, EAJ-PNV eta PP alderdiek zatiko emendakin horiek atzera bota zituzten “batera eta ez banaka planteatu izan dituzuelako. Horrela izan ez balitz, hainbat kasutan ados egon gintezkeen eta hitzartu egin genezakeelako” erantsiz.
PP taldea aurrekontu proiektuaren kontra bozka zuen “agiria mugatua delako batez ere inbertsio errealetan, udalari 527.000 € besterik ez zaizkiolako geratuko. Muga eratorria datorkigu iaz eskatutako kredituaren ondorio” azalduz F. Lecumberri bozemaileak.
Aurrekontuarekin batera, Udalbatzaren zerbitzura dauden langileen zerrenda organikoa (Lanpostuen Zerrenda deritzana) ere onartu dira.
Ia bi ordu eta erdiko iraupena duen Osoko Bilkura saioaren bideo-akta ahal bezain pronto –hemendik gutxira- argitaratuko dugu honako lotura honetan. Orrialde horretan bertan jada kontsultatu daiteke saioan erantsitako dokumentazio osoa, hala nola, Aurrekontuaren memoria, lanpostu zerrenda eta abar.
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa