Gaikako hondakinen bilketak eskualdean gora egin du %53,55era arte, Europako helburuaren gainetik

11.03.19
Ingurumena

Estreinakoz Debabarrenak gaikakoan urte osoa itxi du %50aren gainetik, 2017an baino ia bost puntu gehiago, Europak 2020rako aurreikusitako helburua bi urte lehenago lortuaz

Edukiontzien sistema hobetzeak emaitzak igotzea eta gaikako hondakinen bilketa udalerri guztietan handitzea eragin ditu

Debabarrena Mankomunitatea gaikako hondakinen bilketan dituen portzentajeak hobetzen jarraitzen du eta 2018ko datua %53,55 izan da. Estreinakoz Debabarrenak gaikakoan urte osoa itxi du %50aren gainetik, 2017an (48,88%) baino ia bost puntu gehiago, Europak 2020rako aurreikusitako helburua (%50) bi urte lehenago lortuaz, %3,55 gainditu baitu zifra hori. Joera hori azpimarratu egin da urteko azken hilabeteetan eta aurtengoaren hasieran, portzentajeak ordura arteko bataz bestekoa aise gaindituz. Esate-baterako, abenduan gaikako hondakinen bilketa %57,76 izan zen eta urtarrilean %60,98. Mankomunitateak 2013an zuen gaikako bilketan tasa %29,62 zela jakinik eta hori azken hilabeteetakoa %60ra arte hazi eta ia bikoiztu egin dela ikusita, mugari garrantzitsua bete duela kontsideratu behar da, mentalitate nahiz ohitura aldaketa suposatzen duelako.

Urteko bataz besteko datuei eta udalerriei erreparatuaz emaitzarik onenak Mutrikuk (%65,72); Debak (%61,78) eta Eibarrek (%56,18) dituzte. Hiru kasu horietan, datua Mankomunitateak duen bataz bestearen gainetik dago zifra. Nolanahi, azpimarratzekoa da kide diren udalerri guztietan zifra datuak gora egin eta hobetzen direla. Ermuko datua urte osokoa ez denez ez da kontutan hartu, edukiontzi grisa beranduago jarri baitzen gure herrian. Datu azpimarragarri gisa, aipatu behar Mankomunitateak 2013an zuen gaikako bilketan tasa %29,62 zela jakinik eta hori azken hilabeteetakoa %60ra arte hazi eta ia bikoiztu egin dela, jomuga %60 horretan kokatuaz 2020. urterako.

A. Benitez: “Zifra onak izanda ere gizartean sentiberatasuna lantzen jarraitu beharra dugu, atxikitu eta gaikako banaketa zuzen egin dezagun, horren kalitatea hobetzeko”

Mankomunitateko presidenteak emaitzak baloratu ditu esanez “baliabideak jarri direla eta zifrak onak izanik ere, gizartean sentiberatasuna lantzen jarraitu beharra dugula, parte hartzea gora egiten jarrai dezan”. Ordezkariak gehitu duenez edukiontzi sistema berriak bio hondarraren bilketari mesede egin dio eta errefusaren kopurua gutxitu, inolako salbuespenik gabe udalerri guztien emaitzak hobetzen lagunduaz. “arreta jarri behar dugu gaikako banaketa egoki egiteko eta hondar bakoitza dagokion edukiontzira bideratzeko, ondo eginen badugu bilketaren kalitateak ere hazi egingo baita” erantsiz.

Bilketa datuak aztertuta, gauza azpimarragarriena estreinakoz gaikako bilketa bidez jasotako hondakinen kopurua handiago izan da errefusa bidez jasotakoarena baino. Hain zuzen 2018an gaikako hondakinak 16.879 Tona (Tn) izan dira, errefusa baino 2.000 Tn gehiago, horrelako 14.641 Tona jaso baitziren. Horiek horrela, aldaketa esanguratsua izan dela esan dezakegu, 2017an errefusa hondakinak gaikakoak baino 700 Tona gehiago izan zirelako. Guztira kudeatu izan diren hondakin kopurua zertxobait hasi egin da, 2017ko 31.478 Tonatik 2018ko 31.520 Tonara pasaz. Hazkunde txiki horren zergatien artean jarduera ekonomiko nahiz kontsumoak hobera egin izanean egon litezkeela uste da. Nolanahi ere, gaikako bilketa asko hasi da, errefusaren gainetik jartzeraino.

Debabarrenean eta 2018an biztanle bakoitzak 431 kilo hondakin eragin ditugu

Gaika, bio hondakina lehen postuan mantentzen da, 4.813 Tn izanik. Hileko bataz bestekoa 401 Tn. dira, 2017an organikoetan jasotzen zirenak baino ia 50 Tn.a gehiago. Gainerako gaikakoetan ere kopuru guztiak hobera eginen dute: 2017an 3.824 Tn. eta 2018an 3.944 Tn; beira 2017an 2.121 Tn. ziren eta 2018an .2.253 Tn; ontzietan berriz, 2017an 1.219 Tn. eta 2018an 1.544 Tn. Gai guztien bilketan gora egin dugu, Mankomunitateak edukiontziak sistema berria ezarri ondoren.

Datuak biztanleen kopurura egokituz gero, 2018an eskualdeko biztanle bakoitzak 431 kg hondakin eratu ditugu; horietatik 231 kg gaika jaso ditugularik eta beste 200 kg. Errefusaren ontzietatik.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera