Bost puntuk osatzen dute astearte honetako Osoko Bilkura

11.03.19
Erakundea

Ermuko Udaleko zinegotziak astearte honetan bilduko dira, martxoak 12, hileko Osoko Bilkura saiorako. Bilerak ohiko izaera izango du, eta arratsaldeko 19:00etarako deitua dago lehen deialdian eta 19:30etarako bigarrenean, udaletxeko Bilkura Aretoan.

Deialdiak 5 puntu hartzen ditu barne gai-zerrendan, eta ohi bezala, bilkuran dauden zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera emateko gonbidapenarekin hasiko da eta aurreko –2019ko otsailaren 12ko bilerako- aktaren bozketarekin ondoren.

Hirugarren, Zerukoa auzoko eraikin batean igogailu bat jarri ahal izateko, eraikinaren behe solairuko zati bat desjabetzeko espedientearen hasiera onesteaz mintzatuko dira zinegotziak. Jarraian eta laugarrenean, PSE-EE/PSOEk eutanasiaren inguruan aurkeztutako mozioa onartuko da.

Bosgarren eta azken puntuarekin amaituko da Osoko Bilkura; bertan, galdera-eskariak jasoko dira, baldin badaude.

Gogorarazten dugu saioa 19:00etatik aurrera zuzenean eskainiko dugula Udalaren webgunean eta YouTubeko gure kanal ofizialean.

Dokumentazio guztia, eguneko gai-zerrendarekin batera, hemen kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa