‘Pentsamos’ jardunaldia: nazioaz gaindiko errealitatea da biolentzia matxista

05.04.19
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuak hasi berri dugun urteko bigarren hiruhilekorako prestakuntza jarduera berriak nahiz herriko emakume ororendako ikastaro interesgarriak antolatu ditu. Horien artean azpimarragarri da bihar feminizidioaren inguruan egingo dena, Entre amigos-Lagun artean elkartearekin bat eta elkarlanean. Saio horrek Guatemalan emakumeek bizi duten errealitatea ezagutzeko aukera emango digu. Egun osoko jarduera izango da, goizeko nahiz arratseko saioak izango dituena. Ordutegia 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez, 4etatik 6etara bitartekoa izanik. Hizlari eta hezitzailea Guatemalako abokatu feminista Idily Merida Martinez izango da. Jardunaldia doakoa da, nahiz eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena- eman beharko duten, info@lagungt.org postontzi elektronikora idatzita.

‘Pentsamos’ jardunaldiak ‘Biolentzia matxistak aztertu eta horien gaineko hausnarketa egingo du, nazioaren gaindiko arazo eta errealitate diren ikuspuntutik. Hori horrela, emakumeen giza eskubideen bortxaketa motak nahiz erailketak hizpide izango ditu, ikuspegi orokorretik abiatuta. Jardunaldi irekia da pertsona ororentzat.

Jardunaldia hau Garapenerako eta Kooperaziorako Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute, “Guatemalako Emakumeak: justizia eskatzen duten emakume ezberdinen ahotsak” izenburuko programaren baitan. Guatemalako, nahiz munduko beste lurraldeetako, emakumeek justizia aldarrikatzen eta hainbat borroka mantentzen dutenaren inguruan sentiberatasuna lantzeko herritarron artean helburua du proiektu horrek.

Jardunaldiaren xhetasunak:

  • “Biolentzia matxista: nazioaz gaindiko errealitatea”.
  • Dinamizatzailea: Idily Mérida Martínez abokatu eta feminista guatemaldarraLekua: Ermuko Emakumeen Topalekua
  • Ordutegia: 10.00etatik - 14.00etara eta 16.00etatik - 18.00etara
  • Izen-ematea doan: info@lagungt.org (derrigozrrezkoa)

 

Anima zaite zeta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako