Sare sozialen inguruko zine-foruma Izarran

08.04.19
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Arrazismoaren kontrako asteak aurrera egingo du gaurtik hasi eta ostegunean bukatzeraino. Programak bide erdia beteko du gaurkoan. Arratsaldeko sei eta erdietan zine-foruma izango dugu, ‘Cuando la red no es social’ lan dokumentala proiektatuko delarik. Dokumental hori orain urte bete atzera aurkeztu zuen Espainiako Irrati Telebistak, ‘Documentos TV’ saioan emitituz. Lanak hausnarketa eragin nahi du informazioa eta komunikazioa partekatzeko modu berriak ea gorroto indizea handitzen duten inguruan ala ez. Hizlaria Helena Gonzalez izango da, Zinhezba elkartekoa.

Anonimotasunak eta hein batean inpunitate mailak dirudienez bide ematen diete sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoari. Estatuko Fiskaltza Nagusiak adierazi duenez horrelako delitu kopurua hazten ari da Interneten bidez. Lehen baino gehiago gorrotatzen al dugu? Sare sozialetan erasokorragoak izango ote gara edo jokaera hori gizartearen isla izango ote? Zein da sare sozialen erantzukizuna? Zer egin dezakete horrelako joerak gutxitzeko? Gorroto, injuria eta irainen arteko mugak garbiak al dira? Askatasun adierazpena non bukatzen da eta gorrotoa non hasten?

‘Hoy por hoy Eibar’ irratsaioa zuzenean egingo Ermuko Lobianotik JuanMa Cano kazetari ermuarrak

Programak Lobianora jauzia emango du ostegunean, non ‘Kazetariak arrazismoaren kontra” tituluko jarduera gauzatuko dugu. Horretan Rosabel Argote kazetari, giza ikerleari eta Euskadin Errefuxiatuari laguntzeko Batzordearen (CEAR) buru denari zuzeneko elkarrizketa egingo dio, Cadena SER Radio Eibar kateko aurkezle eta esatari den, JuanMa Cano ermuarrak, ‘Hoy por Hoy Eibar’ irratsaioa zuzenean egingo du. Eguerdiko 12:20etan hasi eta arratseko ordu 2etara bitartean. Saioan Jose Luis Araujo zinegotzi eskudunak ere hitz egingo du.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik