Atzerritarrei eta araudiari buruzko informazio saioak Ermuan
Lehenengo hitzaldia ostegun honetan izango da, maiatzak 2, eta ziurtagiri digitalak izango ditu hizpide
Ermuko Udaleko Immigrazio Sailak atzerritartasunari buruzko informazio saioak antolatu ditu datorren hilabeteetarako. Atzerritarrei buruzko lege eta araudiek eragin praktikoak izaten dituzte atzerritarrak gizarteratzeko orduan.
Ermuko biztanleriaren %6a beste herrialde batzuetatik etorria da. Pertsona horiek guztiek eskubide eta betebeharrak dituzte, eta sartzeko baldintzak, egonaldia, ikasketak, bizilekua, familia, lana eta beste hainbat egoera lege eta araudi ezberdinen bitartez zehazten eta baldintzatzen dira. Hori horrela, atzerritarrek egiten dituzten ekintza guztiak araudian zehaztutakoak baldintzatzen ditu.
Udalak antolatutako saioen helburua hiritarrek behar duten informazioa eskuratzea da, eskubide, ondasun eta zerbitzuak lortzeko izan ditzaketen traba eta ezintasunak ezabatu ahal izateko.
Atzerritarrei nahiz atzerritarrekin familiako, laneko edo adiskidetasunezko harremanak dituzten herritarrei zuzendutako saioak dira.
Bost hitzaldi jaso dira egitarauan, eta lehenengoa ostegun honetan izango da, maiatzak 2. Ermuko Udaleko langileek eskainiko dute saioa, eta administrazio publikoarekin harremanetan jarri eta izapide elektronikoak egin ahal izateko ziurtagiri digitalen inguruan mintzatuko da. Hitzaldia 18:30ean hasiko da Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan.
Hurrengo ekintza maiatzaren 8an, asteazkena, izango da 12:00etan Torreta Etxean. Biltzen atzerritarrei lege aholkularitza eskaintzeko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuko abokatu batek atzerritarren erregulazioaren inguruko informazio praktikoa eskainiko du, eta horrek bizitzako arlo ezberdinetan izan dezakeen eragina: lan eta bizitza baimenak, berritzeak, familia elkartzea, ikasketak direla eta gelditzea, lan- eta gizarte-loturengatik erregularizatzea, atzerritarren kontratazioa, komunitateko pertsonen eta euren familien araudia, nazionalitatea lortzea, isunak, kanporatzeak…
Zerbitzu berberaren eskutik etorriko dira hurrengo bi saioak, ekainaren 5ean eta urriaren 2an, eta atzerritartasuna orokorrean izango dute mintzagai, 12:00etatik aurrera Torreta Etxean.
Azkenik, Kosmopolisek -atzerritarren integrazio eta kualifikazio profesionalerako elkartea- titulazio atzerritarren homologazioaren inguruko saioa eskainiko du azaroaren 6an 18:30ean Lobiano Kultur Gunean.
Ikus itzazu saioen kartelak lerro hauen ostean.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik