Atzerritarren izapideen inguruko hitzaldia Torreta Etxean
Ermuko Udaleko Immigrazio Sailak aurrera jarraitzen du atzerritartasunari buruzko informazio zikloarekin. Pasatu den ostegunean izandako lehenengo hitzaldiaren ostean, asteazken honetan, maiatzak 8, bigarren saioa burutuko da Hiritartasun izapideak izenpean.
Topaketa 12:00etan hasiko da Torreta Etxean. Biltzen atzerritarrei lege aholkularitza eskaintzeko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuko abokatu batek atzerritarren erregulazioaren inguruko informazio praktikoa eskainiko du, eta horrek bizitzako arlo ezberdinetan izan dezakeen eragina: lan eta bizitza baimenak, berritzeak, familia elkartzea, ikasketak direla eta gelditzea, lan- eta gizarte-loturengatik erregularizatzea, atzerritarren kontratazioa, komunitateko pertsonen eta euren familien araudia, nazionalitatea lortzea, isunak, kanporatzeak…
Atzerritarrei nahiz atzerritarrekin familiako, laneko edo adiskidetasunezko harremanak dituzten herritarrei zuzendutako saioa izango da. Helburua hiritarrek behar duten informazioa eskuratzea da, eskubide, ondasun eta zerbitzuak lortzeko izan ditzaketen traba eta ezintasunak ezabatu ahal izateko.
Hurrengo bi hitzaldiak ere Biltzenen eskutik eskainiko dira, ekainaren 5ean eta urriaren 2an, eta atzerritartasuna orokorrean izango dute mintzagai, 12:00etatik aurrera Torreta Etxean.
Ziklo honetako azkeneko saioa Kosmopolisek -atzerritarren integrazio eta kualifikazio profesionalerako elkartea- eskainiko du, eta titulazio atzerritarren homologazioaren inguruan mintzatuko da. Azaroaren 6an izango da hitzordua, 18:30ean Lobiano Kultur Guneko auditorioan.
Ermuko biztanleriaren %6a beste herrialde batzuetatik etorria da. Pertsona horiek guztiek eskubide eta betebeharrak dituzte, eta sartzeko baldintzak, egonaldia, ikasketak, bizilekua, familia, lana eta beste hainbat egoera lege eta araudi ezberdinen bitartez zehazten eta baldintzatzen dira. Hori horrela, atzerritarrek egiten dituzten ekintza guztiak araudian zehaztutakoak baldintzatzen ditu.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik