‘Mugimendu feministaren genealogia’, ostiral honetan Emakumeen Topalekuan

09.05.19
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Asanbladak hitzaldia antolatu du ostiral honetarako, maiatzak 10, Erresistentzia feminista? Mugimendu feministaren genealogia izenburupean. Topaketa 18:00etan hasiko da Emakumeen Topalekuan, eta Begoña Zabalak gidatuko du. Zabala aktibista feminista euskaldun beteranoa da, eta abokatu laboralista da lanbidez.

Feminismoaren laugarren olatua deritzonak etorkizun handiko testuingurua erakusten digu. Euren aurrekoek borrokatuta lortu zituzten eskubideez gozatzen dute emakume gazteek, eta mugimenduarekin bat egin dute, aurrerapenak egin diren arren, oraindik egiteko asko dagoela baitakite. Garbi dago guztiak, zahar eta gazte, prest daudela eta energia asko dutela.

Feminismoak aurrera jarraitzen du: ezin gara gelditu, oraindik hil egiten gaituzte, gutxiago ordaintzen digute lan berberagatik, gure bizitzak eta gorputzak esplotatzen dituzte, gure amatasunaren inguruan erabakitzeko eskubidea ukatzen digute…

Horregatik, martxoaren 8an planto egin genuen, emakume anitzak, antolatuta, gizartea eraldatzeko mugimendu berean bat eginda, feminismoan. Baina ezin dugu ahaztu mugimendu hori ez zela atzo jaio.

Feminismoak pentsamendu gisa duen jatorri teorikoari eta egindako ibilbideari buruz aritzen da genealogia feminista, eta bere memoria historikoa berreskuratu eta aurrera egiten laguntzen digu.

Egun gero eta jende gehiago sentitzen da feminista, eta inoiz baino beharrezkoagoa da ikuspuntu hori, sororitatetik, feminismoen edukiak mantendu, jatorria gogoan izan, nortasun teorikoa indartu, jakinduria zabaldu eta, guztion artean, aurretik izan genituen irakasleen irakaskuntzarekin eraiki, jakiteak indartu eta ahaldundu egiten baikaitu.

Hitzaldira sarrera librea da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako