Hastear da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren bigarren edizioa

15.05.19
Ingurumena

Ermuko Udaleko Ingurumen Sailak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du, Debegesa eskualdeko garapen agentziarekin lankidetzan.

Herritarren parte-hartzearen bidez Ermuko ingurumen kalitatea eta itxura hobetzea da lehiaketa honen helburua. Era berean, landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortu nahi da.

Ekimen honen bidez, herritarren artean landareak zaintzeko eta leiho eta balkoiak apaintzeko ohitura zabaltzeko asmoa du Udalak.

Herritar guztiek har dezakete parte lehiaketan, eta horretarako, izena eman beharko da maiatzaren 20tik ekainaren 14ra bitartean. Etxe guztietara bidali den lehiaketako inprimakia bete eta entregatu beharko da Abiapuntun edo maiatzaren 20an Orbe Kardinala plazan kokatuko den furgobaratzan, 10:00etatik 13:00etara. Inprimakia Abiapuntun ere eskuratu ahalko da, eta betetzen duten pertsonek furgobaratzako doako lore banaketan landare bat jasotzeko aukera izango dute.

Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko. Sariei dagokienean, herri mailako bi sari izango dira, bata 200 eurokoa eta bestea 150 eurokoa, Ermuko Merkataritza Guneko kide diren saltokietan erabiltzeko. Gainera, eskualde mailako beste sari bat emango da, 250 eurokoa, irabazleak bere herriko saltokietan erabil dezan. Izan ere, Ermuan ez ezik, Deban, Eibarren Elgoibarren eta Mutrikun ere egingo da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 17 91 42 telefonora dei dezakete edo abiapuntu@udalermua.net helbidera idatzi.

Lehiaketaren oinarriak lotura honetan kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera