Ibilbidea amaitzear da Bigarren Haurren Kontseilua

22.05.19
Erakundea

Herriko alkatetzaren aholkularitza organorik gazteena den Haurren Kontseiluaren bigarren edizioa bihar osteguna, maiatzak 23, amaituko da. Taldeak 2019ko Mugikortasunaren Europar Asterako landu dituen behin-betiko proposamenak aurkeztuko dizkio Juan Carlos Abascal alkateari.

Haurren Kontseilua urritik ari da Ermuko Alkatetzak proposatutako erronka lantzen: irailaren 16tik 22ra izango den Mugikortasunaren Europar Asteko ekintzen egitaraua prestatzea. Horretarako, kontseilua osatzen duten 7 eta 9 urte arteko sei mutiko eta sei neskatoak hilero bildu dira Jone eta Irati dinamizatzaileen laguntzaz euren proposamenak lantzeko.

Proiektuari amaiera emateko, bigarren kontseilua azken aldiz bilduko da bihar, osteguna, eta Juan Carlos Abascal alkateari behin-betiko egitaraua aurkeztuko diote.

Gainera, 12 aholkulari txikiak elkarrizketatuko ditu Cadena Ser – Radio Eibar irrati kateak. Horrela, proiektuan bizi izandako esperientzia eta azken hilabeteetan egindako lana azaltzeko aukera izango dute.

Partaidetza haurtzarotik hasita

Haurren Kontseiluak herriko bost ikastetxeen babesa eta laguntza du, eta iazko lehenengo edizioaren esperientzia onari jarraipena eman nahi dio.

Proiektu honek haurtzarotik herritarren partaidetza eta talde-lana bezalako gaitasunak bultzatzea eta lantzea du helburu, eta era berean, neska-mutilek Udalean errepresentazioa izan dezaketela ikusten dute. Bestalde, ekimen honen bitartez, herriari haurtzaroaren ikuspuntua gehitzen laguntzen dio, bere garapenerako, antolakuntzarako eta egiteko moduetarako.

Azken finean, haurren ikuspuntutik hiria eraldatzeko asmoa duen proiektua da, hiria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatu ahal izateko, hiritar guztiak kontuan izanda eta umeei parte-hartzeko aukera emanda. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa