‘Pertsonengan’ jarriko dute fokua XIX. Immigrazio Jardunaldiek
Ermuko Nazioarteko Lankidetza eta Elkartasun Kontseiluan bildutako taldek gure herriko Immigrazio Jardunaldien hemeretzigarren edizioa aurkeztu dute. Edizio honetan foku nagusia gizakiongan eta eskubideotan jarri da, beste behin. Betaurrekoak behar duguz pertsonia ikusteko? da aurtengoaren leloa. Ekimenak udalaren, herriko ikastetxeen, Antxitxiketanen, Mudo-Drogoten eta Eibarko Rugby Taldearen babesa jaso du.
Antolatzaileek ‘Giza Eskubideen aldarrikapen unibertsalak’ duen balorea aintzat hartu eta gogora ekartzen dute. Programan Ernesto Noriegaren testu bat jasotzen da; autore horrek munduan nagusi den arrazaz hitz egiten diguna “Inor ez direnak; inoren seme-alabak eta ezere jabe direnak”.
XIX. Immigrazio Jardunaldien programa ekainaren 5ean, asteazkenean, hasiko daEHUko Juan Hernandez Irakaslearen hitzaldiarekin. Honek ‘Neofaxismo, migrazio eta aukerei’ buruz mintzatuko zaigu, Lobianon arratseko 7etatik aurrera. Bestalde, ostegunean, Andrea Segre zuzendariaren ‘El orden de las cosas’ filma eskainiko da 20:30etik aurrera, asteroko zineklub saioaren barne.
Jardunaldien egun handia ekainaren 8a izango da, larunbata, jada ezaguna den Kulturarteko Jaia ospatuko baita. 11:00etatik hasita iluntzera arte, denetariko kultur ekimenak izango dira ikusgai eta gozagarri Orbe Kardinala plazan, eta hennazko tatuajean, trentza afrikarrak eta marrazkiak egiteko aukera ere izango da.
Jarraian, antolatzaileek bidali dizkiguten material grafikoa uzten dizuegu.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik