Neofaxismo, migrazio eta aukerei’ buruzko hitzaldiak irekiko XIX. Immigrazio Jardunaldiak
‘Neofaxismo, migrazio eta aukerei’ buruzko hitzaldiak, Juan Hernandez Zubizarreta irakasleak bihar –ekainak 5ean.- emango duena, Ermuko Immigrazio Jardunaldien XIX. edizioari hasiera emango. Hernandez zuzenbideko doktorea da eta Enpresa Zuzenbide saileko kide da eta ikasgai horretako eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Juan Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuaren kide da eta hainbat liburu eta artikuluak idatzi ditu; honako gaiei inguruan: Enpresa Transnazionalak, giza-ekubideak edo Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) eta sistema arautzaileen krisialdia. Argitaratu dituenen artean aipagarri dira: ‘Las empresas transnacionales frente a los derechos humanos: Historia de una asimetría normativa’ (Hegoa eta OMAL, 2009) eta ‘El negocio de la responsabilidad’ (Icaria, 2009). Hernandez irakaslea Enlazando Alternativas sarearen partaide da eta Herrien Epaitegi Iraunkorraren kolaboratzailea.
Juan Hernandez Zubizarretak hitz egin du aurretik Hika Ateneoan ‘Neofaxismo, migrazio eta aukerei’ buruz. Izan ere hedatua dago espazio neofaxista berri bat eratzen ari denaren ideia. Horregatik, hainbaten iritziz errealiatea aztertu eta hausnarketa egin behar dugu eraikuntza faxista berri horri kontrajarriko zaion kontakizun propio bat izateko. Faxismo modu berriek kanpo arerioak eraikitzen dituzte (migrazioen, terrorismoaren edo Islam erlijioaren kontra eta baita barnean ere (probrren arteko guda; aberriaren aurkariak; feminismoaren, emakumeen eskubideen, sexu aniztasuna eta askatasunaren kontrako gudak…). Horrelako ideien intentsitate eta gauzatzea oso ezberdina da Estatu batzuetatik bestera baina azpitik dagoen autoritarismoa errotu eginen da. Horrelako gauza interesgarrien inguruan hitz egingo digu Juan Hernandezek. Bihar Lobiano Kulturgunean, arratseko 7etatik aurrera.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik