Balkoiak eta leihoak apaintzeko II. lehiaketak baditu garaileak

17.07.19
Ingurumena

Ermuko Udalak Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatutako balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren bigarren edizioak ezagutzera eman ditu gure herriko saridunak.

Guztira 60 pertsonak eman dute izena lehiaketa honetan, baina 41 izan dira parte-hartzaileak -gainontzekoek ez dute jaso partaide izaera ematen dien ziurtagiria-. Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratu ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore-apainketa ederrenak saritzeko. Epaimahaiaren balorazio irizpideak konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, apainketaren harmonia eta diseinua eta konplexutasuna izan dira.

Herriko lehiaketako lehenengo saria Maria Jesus Magdaleno Rodriguez izan da. 200 euroko erosketa txekea eskuratu du, EMOEko komertzioetan erabili ahal izateko.

Estibalitz Arzuaga Gil izan da bigarren sailkatua, eta 150 euroko erosketa txekea lortu du. Juan Carlos Abascal alkateak banatu ditu sariak.

Herritarren parte-hartzearen bidez udalerriaren ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea izan da lehiaketaren helburua. Landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzen da, eta bide batez, herritarren artean landareak zaintzeko ohitura zabaltzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera