Udalbatzak 2018 urtealdiko Kontu Orokorra onetsi du, zeinak emaitza positiboa duen

07.08.19
Ekonomia eta Ogasuna

Ermuko Udalbatzak behin betiko onespena eman dio 2018 urtealdiko Kontu Orokorrari, horren espedientea hamabost egunez jendaurrera jarrita edukita erreklamazio, eragozpenik edo oharrik jaso ez duelako. Organoak kontua onartu du uztailaren 23an egin zuen ezohiko eta premiazko bilkuran aretoan une horretan zeuden hamasei korporazio-kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz eta aho batez aldeko bozka eman eta gero (7 PSE/EE-PSOE, 3 EAJ-PNV, 3 EH Bildu, 2 Elkarrekin Podemos eta 1 PP).

Iazko urtealdiko Kontu Orokorra jendaurrera jarri izan da maiatzaren 23an Kontu-Ogasuneko Informazio Batzorde bereziak aurkeztu eta irizpena landu ondoren. Bizkaiko Boletin Ofizialak bere 104. alean, 2019ko ekainaren 3an, hasierako izaeraz onesteko jendaurrera jartzeari buruzko iragarkia argitaratu zuen, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki-erakundeen Aurrekontuei buruzko 10/2003 Foru Arauaren 63.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki. Espedientea jendaurrera jarrita izan den epean erreklamazio, eragozpenik edo oharrik jaso ez denez gero, Udalbatzak herriko jaiei hasiera eta ikasturte politikoa itxi era eman aurretik, behin betikoz onartu ditu urtealdiko kontuak.

2018ko Kontu Orokorra eta horri dagozkion agiri guztiak apirilaren 2an Kontu-Ogasuneko Informazio Batzorde berezian aurkeztu eta ezagutzera eman ziren, urteko kitapenarekin, urteko aurrekontuaren emaitzarekin eta diruzaintza-geldikinekin batera. Lasterbide eta loturek eramngo gaituzte agiri zehatz horietara.

Aurrekutuaren emaitzak 326.923, 41€ko kopuru positiboa utzi du. Finantzazioan izan diren desbideratze negatiboei eta diruzaintza-geldikinekin finantzatu izan diren gastuen arteko zenbatekoen arteko doikuntza egin ondoren, aurrekontuak 2.460.762,88 € saldo edo emaitza positiboa izan du. Diruzaintza-geldikinei dagokionez –erakundeak metatu dituen aurrezkiak, gastu orokorrak ordaintzeko erabili ahal izango dituenak beharrizanen bat duenean- kopurua 4.228.943,83 euro dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa
Imagen
Gobernu Taldeko kideak, 2025eko Aurrekontuen aurkezpenean
18.11.24
Ermuak 2025eko Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu, pertsonak eta berdintasuna ardatz hartuta

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea