Ehunka pertsonak gozatu dute patingauan eta martxa zikloturistan
Amaitu da Mugikortasunaren Europar Astea, eta ehunka ermuarrek parte hartu dute asteburuan zehar Ermuko Udalak eta Haurren Kontseiluak elkarlanean antolatutako ekimen ezberdinetan.
Ostiral gauean, San Pelaio plazan eta inguruetan patingaua jarduera berritzailea izan genuen. Bertan, 400 pertsona inguruk bat egin zuten martxarekin, patin, patinete nahiz monopatinetan. Haur eta helduek bi itzuli eman zizkioten ibilbideari, eta zirkuitua amaitzean, Gaztela Leongo elkarteko kideek txokolate beroa banatu zuten parte-hartzaileen artean. Ekimen dibertigarri honen lehenengo edizioa oso arrakastatsua izan da, eta aurreikuspen guztiak gainditu ditu, beraz, datorren edizioetan ere errepikatuko da ziur asko.
Bestalde, igandea Bizikletaren Eguna izan zen, eta 200 bat pertsonak elkarrekin eragin zituzten pedalak herriko bizikletaz igarotzeko errei berriak estreinatuz. Gune horien helburua oinezkoak, bizikletak, patinak eta ibilgailuak elkarbizitzeko moduko espazioak sortzea da, errespetuan oinarrituta, ahulenak babestuz. Hori guztia, autoaren ordez beste alternatiba batzuk topatzeko, batez ere herri barruko bidaia motzetarako.
Zirkuitu berria osatu ostean, 100 poltsa banatu ziren txikienen artean, Orbearen eskutik, bizikletarako bidoia, ura, fruta eta fruitu lehorrekin. Partaidetza arrakastatsua medio, 16 bat pertsona oparirik gabe gelditu ziren, baina egunotan jasoko dute euren poltsa.
Jai giroak jarraitu egin zuen Orbe Kardinala plazan, eta martxa amaitu ostean, bizikleten ginkana, konponketa tailerra eta tizekin egindako mural erraldoia izan ziren bertan.
Lerro hauen ostean patingaueko eta Bizikletaren Egunero irudiak uzten dizkizuegu, baita muralaren time-lapsea ere.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera