Atzerritarren izapidei buruzko hitzaldiei amaiera emango die ikasketa homologazioen inguruko saioak
Udal Immigrazio atalak amaiera emango dio gaur atzerritartasunari buruzko informazio zikloari. Kosmopolis elkarteak -atzerritarren integrazio eta kualifikazio profesionalerako elkarteak- atzerrian lortutako ikasketa tituluak homologetzeko modu eta pausoen inguruan mintzatuko da. Hitzaldiari jarri zaion izenburua ondokoa da: ‘Homologazioa edo baliokidetasuna, enplegurako edo auto-enplegurako nahitaezko betebeharra’. Ekitaldia Lobiano Kulturgunean egingo da, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.
Gaurko saio hau immigrante diren eta beren herrialdeetan ikasketa akademikoak egin dituztenentzat pentsatua dago, jatorrizko tituluak gurean homologatu nahi edo behar izanez gero, prozesua zein den eta nola egin behar duten ezagutu dezaten.
Hitzaldia atzerritarrei nahiz atzerritarrekin familiako, laneko edo adiskidetasunezko harremanak dituzten herritarrei zuzendutakoa izango da. Ekimenaren helburua pertsonek behar duten informazioa eskaintzea da, herritar izan daitezkeen heinean eskubide, ondasun eta zerbitzuak lortzeko izan ditzaketen traba eta ezintasunak gainditzerik izan dezaten.
Biltzen atzerritarrei lege aholkularitza eskaintzeko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuko abokatuak eta teknikariak Hiritartasun izapideak izenpean, atzerritarren erregulazioaren inguruko informazio praktikoa eskaini zituzten maiatzean egindako bi saioetan. Biltzenen eskutik eskainiko dira, ekainaren 5ean eta urriaren 2an, eta atzerritartasuna orokorrean izango dute mintzagai-
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik