'Si haces que me sienta menos' liburuaren aurkezpena Emakumeen Topalekuan

06.11.19
Berdintasuna

Maria Alvaro Caballero idazleak Si haces que me sienta menos liburua aurkeztuko du ostegun honetan, azaroak 7, 18:00etatik aurrera Ermuko Emakumeen Topalekuan.

Maria Alvaro aktibista eta ADICAE elkarteko idazkaria da, eta bere lana benetako genero indarkeria kasuetan oinarritzen da. Indarkeria matxistaren biktima izan diren adin eta klase sozial ezberdinetako emakumeen testigantzak jasotzen ditu, eta sentimenduak eta gogoetak ere biltzen dira bertan.

Aurkezpenean, idazleak liburua osatzeko egindako ibilbidea azalduko du, baita jaso dituen edukiak eta horren atzean dauden arrazoiak ere. Horrela, bertaratzen diren pertsonekin batera eztabaida eratuko da, galdera-erantzunen bitartez.

Emakumeak ahalduntzea eta elkarri babesa emateko laguntza-sarea sortzeko giro aproposa sortzea da topaketaren helburua, bereziki, autoestimua areagotzeko behar gehiena dutenen artean.

Bertaratzea librea eta doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako