Hiri Hezitzailearen Egun arrakastatsua Merkatu plazan

04.12.19
Hezkuntza

Bigarren urtez jarraian, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu pasatu den asteburuan Ermuan. Azaroaren 29an eta 30ean, haurrentzako 15 tailer ezberdin antolatu dira Merkatu plazan; bertan, hainbat ariketaren bitartez, gorputz adierazpena, sormena, jolas librea eta belaunaldi ezberdinen arteko harremanak landu dira.

Aurten, ekimenak ‘Ermua, hiri adeitsua adinekoekin’ proiektua bultzatzen duen taldearen partaidetza izan du. Egun 18 pertsonak osatzen dute elkartea, eta Ermua Hiri Hezitzailea taldearekin indarrak batuta, jolas tradizionalen inguruko tailer baten garapenean partaidetza aktiboa izan dute. Jarduera horretan, adineko pertsonek euren haurtzaroko jolasik kuttunenak erakusteko aukera izan dute etxeko txikienei.

Tailer horren garapena modu oso positiboan baloratu da; izan ere, belaunaldi ezberdinen arteko topaketa indartzen duten espazioek balioa ematen diote adineko pertsonek gure gizartean duten rol aktibo eta protagonistari.

Ermua Hiri Hezitzailea proiektua bultzatzen duen taldea oso gustura agertu da hiritarrek izandako partaidetzarekin eta mota honetako jarduerek herrian izaten duten harrerarekin.

Proiektu honen bidez, espazio publikoa aisialdirako, lankidetzarako eta elkarbizitzarako espazio gisa erabiltzea erraztuko duten hainbat esperientzia mota sustatzen jarraituko da. Izan ere, gure kale eta auzoetan aisialdia partekatzeak, zalantzarik gabe, lotura komunitarioak eta kidetasun-sentimendua sortzen dituela sinesten du taldeak.

Azaroaren 29an eta 30ean Merkatu plazan izandako tailerren argazkiak uzten dizkizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan