Imagen
Zabortegiei, hondakinei eta osasunari buruzko hitzaldia Lobianon
24.02.20
Ingurumena
Osalde Osasun Eskubidearen Aldeko Elkarteak, Ekologistak Martxanek eta Zero Zabor Bizkaiak hitzaldi topaketa antolatu dute gure herrian asteazken honetarako, otsailak 26. Gai nagusiak zabortegiak, hondakinak eta osasuna izango dira, eta horien inguruko informazioa, ardura eta erantzukizunak eta desegitea izango dira mintzagai.
19:00etan hasiko da aurkezpena Lobiano Kultur Gunean. Mario Fernandez, Osasun Publikoan eta Ingurumenaren Arreta Sanitarioan espezializatutako Osaldeko ingurumen medikua eta Javier Vazquez Ekologistak Martxan eta Zero Zabor Bizkaiako kidea arduratuko dira hitzaldia gidatzeaz eta gai nagusiari buruzko informazioa eskaintzeaz.
Sarrera librea da. Lerro hauen ostean uzten dizuegu ekitaldiko kartela.
Lotutako albisteak
Imagen

24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen

21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa
Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen

18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du
Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera
Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera