Martxoaren 8ko ‘ErmuaKrosa' ekimenerako izen-emateak aurrera doaz
Ermuko Udalak kirol ekitaldi hau antolatu du martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunerako, jardunaldiko ekitaldien egitarauaren barruan
Ermuko Udalak martxoaren 8an, "Emakumearen Nazioarteko Egunean" gauzatuko duen "emakumeen aldeko martxa" antolatzen jarraitzen du. Berdintasun alorreko zinegotzia oso pozik agertu da inskripzioek daramaten erritmoarekin, eta kolektiboak eta herritarrak, oro har, parte hartzera animatzen jarraitzen du. "Berdintasunaren aldeko borroka gizarte osoak salbuespenik gabe inplikatu behar duen zerbait bezala ulertzen dugu, eta horrek guztion borroka, aldarrikapena eta babesa eskatzen du", adierazi du gaur Beatriz Gamiz Berdintasun zinegotziak.
Martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, eta hainbat kolektibotako, elkartetako, kirol-klubetako eta abarretako emakumeak izango dira buru, emakume itxurako egurrezko lekuko batekin; izan ere, "Protagonistak emakumeak izatea nahi dugu", eta "guztiok babestuta sentitu nahi dugu, salbuespenik gabe", gaineratu du.
ErmuaKr♀sa ekimenak salaketa, aldarrikapena eta kirola batzen ditu, baina baita elkartasuna ere; izan ere, bildutako dirua ikastetxeetako guraso-elkarteetara bideratuko da, ikasleak sentsibilizatzeko jarduerak egin ditzaten.
Beatriz Gamizek Ermuko herritarrak animatu ditu aurtengo edizioan parte hartzera, "Guztiok berdintasunaren aldeko borrokan sentsibilizatzen eta inplikatzen lagunduko baitu, kirola egitea sustatzeaz gain".
Martxaren ostean, "Fit Gipsy Dance" flashmob bat egingo dute, Ermuko Extremadurako Zentroak antolatuta.
Bai ekitaldian, bai prestaketan, herriko hainbat elkartek parte hartzen dute, besteak beste,
- Andaluziako Zentroa
- ¿Te gusta la ruta? Elkartea
- Mugartea
- AECC
- Galiziako Zentroa
- Buztin gorri elkartea
- Extremadurako Zentroa
- Eibarko nesken taldea
- Gaztela-Mantxako Zentroa
- San Pelayo ikastetxeko IGE
- Juventudes Socialistas
- Sonkei Judo Taldea
- Gaztela eta Leoneko Zentroa
- Ermuko txirrindulari elkartea
- Oinarrizko Lanbide Heziketyaren udal Institutua (LHIK ohia)
Ibilaldirako izena emateak 4 euroko kostua du, eta, ondoren, "Ermuakr♀sa" delakoaren logotipoa daraman oroitzapenezko kamiseta bat emango da. Ondoren, ibilaldiaren egunean, motxila bat emango da, hornidura eta guzti.
Izen-emateak zabalik daude oraindik eta Emakumearen topagunean, Lobianon, Udal Liburutegian eta herriko beste leku batzuetan egin daitezke, aurrerago iragarriko ditugunak.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako