'Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea' sarearekin bat egin du Ermuak
Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen (RECE) Jarraipen Batzordeak Ermua onartu du ''Hiri Inklusiboa, Hiri hezitzailea'' gaiaren inguruko sareari lotutako udalerri gisa.
Sareak 2020-2022 urteen artean garatu beharreko proiektuen lan-aldia hasi berri du. Bi urte horietan, elkartutako hiriek RECEren Batzar Nagusiak aldez aurretik onartutako honako lau sare tematiko ezberdinetan lan egin ahal izango dute:
- Lan-eredu kooperatiboak: hiri hezitzaile baten erreakzioa
- Garapen iraunkorraren helburuak haurren inplikazioarekin, II. fasea
- Berdintasunezko eta genero-indarkeriarik gabeko hiriak
- Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea
Joan den martxoan, Gasteizko Udalak bere gain hartu zuen RECEren koordinazioa, eta gaikako lau sareetako batean parte hartu nahi zuten hirientzat izena emateko epea ireki zuen. Hala, 91 udalerrik egin dute eskaera, eta Ermuak, 53 hiri gehiagorekin batera, lehen aukera gisa "Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea" sarean sartu ahal izateko aurkeztu da.
Sareko balorazio batzordeak, fase ezberdinak garatu ondoren, laugarren sare tematiko honetarako 53 eskaeretatik 35 onartu ditu, Ermua taldeko kide berrietako bat izanik.
Sareren batean parte hartzera aurkeztu diren 91 hirietatik, Barakaldo, Bilbo eta Gasteiz dira, Ermuarekin batera, proiektuan parte hartzen ari diren euskal udalerri bakarrak.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan