Udaletxea more-urdinez argiztatuko, Dravet Sindromearen Nazioarteko Egunean

23.06.20
Gizartea

Gaur Dravet Sindromearen Nazioarteko Eguna da. Horregatik duela astebetetik (hilak 16tik) ApoyoDravet Elkartea gaurkoan bukatuko den kanpaina bat garatzen ari da, "Eta bihar balitz? #porunmañanasindravet " lelopean. Helburua da Dravet Sindromea ezagutzera ematea eta gizartea gaixotasunaren eta haren ondorioen inguruan sentsibilizatzea. Ermuko udalak Dravet Elkartearekin duen konpromisoa eta babesa batu nahi izan du eta gau honetan udaletxeko eraikina argi more-urdinez argiztatuko du.

Erakunde antolatzaileak bat egiteko eta kanpainan parte hartzeko proposamena luzatu du. Proposatzen digute argazki bat ateratzea Dravetek gauzaturiko kanpainaren materialarekin, eta partekatu dezagun gure sare sozialetan #porunmañanasindravet hashtag-arekin, @Apoyodravet etiketa jarrita. Eta ana.hornos@apoyodravet.eu helbide elektronikora ere bidal dezakegu. Elkartea arduratuko da sare sozialetara bidaltzen ditugun irudiak argitaratzeaz.

Partikular, enpresa, erakunde publiko eta pribatuen borondatezko ekarpenei esker finantzatzen da Apoyodravet. Ekarpena egin nahi duen edonork egin dezake esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan