Abian da Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreren izapidetzea

24.06.20
Gizartea

Ermuko Udaleko Gizarte eta Enplegu Zerbitzuek informazioa eskainiko diete Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera eskatu nahi duten pertsonei. Orientazioa eta izapidetzea Enplegu Zentroaren bulego berrietan egingo da; horiek Konbentukoa kaleko 5. zenbakian daude, Abiapunturen ondoan. Informazio kanpaina ostegun honetan, ekainaren 25ean, hasiko da.

Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera maiatzaren 29an onartu zuen Espainiako Gobernuak, eta ekainaren 1etik dago indarrean. Bakarrik edo familian bizi diren eta oinarrizko beharrak asetzeko baliabide nahikorik ez duten pertsonen pobrezia- eta gizarte-bazterketako arriskua ekiditea eta aurre egitea da helburu nagusia.

Prestazio hori Gizarte Segurantzaren bidez kudeatzen da eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Lanbideren eskumena izango da. Hala ere, Euskal Enplegu Zerbitzua oraindik ez da laguntza horiek izapidetzen hasi, beraz, oraingoz, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira eskaerak.

Ermuko Enplegu Zentroak udalerrian erroldatuta dauden pertsonei prestazio berri hori izapidetzen lagunduko die, Lanbiden aurrez aurreko izapideak egiteko beharrezko protokoloak ezarri arte, gutxienez. Gogorarazten dizuegu instalazio berriak udaletxearen ondoko eraikinean daudela, orain dela gutxi arte Euskara Zerbitzua zegoen tokian, Abiapuntu ondoan.

Bertara joan ahal izateko, deitu 943 17 90 18 telefonora aldez aurretik hitzordua hartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan