KZguneak urruneko eta zuzeneko bederatzi hitzaldi programatu ditu uztailerako
KZguneko zentroen sareak urrutiko eta zuzeneko hitzaldi sorta berria programatu du uztailerako, ekimenak erabiltzaileen artean oso harrera ona jaso izan ondoren. Prestakuntza-proposamen horrek beren zentroetan zuzeneko ikastaroak ordezten ditu; izan ere, alarma-egoeran itxi baitzituzten eta orain gutxitik -15etik- zentrook pixkanaka irekitzen ari dira. Irakaskuntza modu berri hau talde txikientzako bideo-deien bidez zuzeneko prestakuntzan datza. Horrela, uztailerako zuzeneko hitzaldi gehiago egiteko asmoa du, YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez, goizez zein arratsaldez. Astero bi hitzaldi berri. Ekainerako bederatzi saio berri iragarri ditu, eta horietako bakoitzean gai bat.
Zuzeneko hitzaldi horietan parte hartzeko, Interneterako konexioa baino ez dute behar interesa duten pertsonek, YouTubeko ekitaldira sarrera guztiz librea eta doakoa baita (aldez aurretik izena ematea ere ez da beharrezko).
Uztaileko hitzaldien plangintza honako hau da:
- Uztailak 2, 18:00etatik 19:00etara: Erosi etxetik irten gabe. Gaztelaniaz
- Uztailak 7, 18:00etatik 19:00etara: Gauzen Interneta. Euskaraz
- Uztailak 9, 11:00etatik 12:00etara: Heziketa eta segurtasuna Interneten. Gaztelaniaz
- Uztailak 14, 11:00etatik 12:00etara: Zure diru-zorroa SmartpSaka gainean lasterbideari jarraiki edukia leiho berri baten ireki eta ikusteko
- honean. Euskaraz
- Uztailak 16, 18:00etatik 19:00etara: Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu. Gaztelaniaz
- Uztailak 21, 18:00etatik 19:00etara: Ezagutu Streaming plataformak. Euskaraz
- Uztailak 23, 11:00etatik 12:00etara: Android sekreturik gabe. Gaztelaniaz
- Uztailak 28, 11:00etatik 12:00etara: Azken gailu teknologikoak ezagutu. Euskaraz
- Uztailak 30, 18:00etatik 19:00etara: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan. Gaztelaniaz
Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan