Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegian egindako zaintza eta jarraipenari buruzko txostena argitaratu du

17.09.20
Ingurumena

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Zaldibarko zabortegiko sutearen ondoren –otsailaren 8tik martxoaren 31ra arteko epen– egin dituen zaintza- eta jarraipen-jarduerei buruzko txosten zabal bat ezagutarazi du. Baita aztertu eta monitorizatu diren balizko kutsatzaile atmosferikoen laginen eta neurketen emaitzak ere.

Txostenak ez du jasotzen ez eta ebaluatzen gertakariak pertsonen osasunean izan dezakeen eragina; izan ere, zeregin hori eskumendun den exekutibo autonomoaren Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari baitagokio.

Txostenak hamaika eranskin ditu, besteak beste, inguruneko airearen kalitateari, zaintza-jarduerei, laginen emaitzei edota metalei, hidrokarburoei, amiantoari eta beste zuntz batzuei buruzko analisiei dagozkien datuak jasotzen dituztenak.

Txosten horren 2. eranskinak Ermuko udalerriari eta Sallabente auzoari buruzkoa datuak biltzen ditu. Aldiz, 4. eranskinak Ermua, Eibar, Elgeta, Mallabia eta Zaldibarko airearen kalitatearen ingurukoak jasotzen ditu. 5. eranskinaren mamia Ermuari dagokio, eta airearen kalitatearen ingurukoak jasotzen ditu; hain zuzen ere, PM10 partikulei, metalei eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoei dagokienean. Azkenik, 11. eranskinak Ermuko, Eibarko eta Zaldibarko udal-mugarteetako amianto-zuntzen eta beste gai batzuen ingurumen-airearen kalitatearen emaitzak zehazten ditu.

Txostena eta eranskinak Eusko Jaurlaritzaren webgunean (www.euskadi.eus) eskaintzen dira, guk horretara erraz iristeko lasterbidea lagatzen dugularik.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera