Koronabirusa minbiziaren ikerketan nola eragiten ari den eztabaidatuko du AECCk
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) AECC Elkarrizketak antolatu ditu datorren ostegunerako, irailak 24, Minbizia Ikertzeko Mundu Eguna – World Cancer Research Day 2020 dela eta. Horrela, Covid-19ak eragindako pandemiak minbiziaren inguruko ikerketari nola eragiten dion eztabaidatuko da.
Elkarrizketa bideokonferentzia bidez burutuko da ostegun honetan, hilak 24, 10:30etik aurrera. Mariano Barbacid edo Josep Tabernero Pastor doktoreen mailako ikertzaileek, Isabel Orbe AECCko Fundazio Zientifikoko zuzendari nagusiarekin batera, minbiziaren ikerketa gelditzeak ingurune zientifikoan eta pazientearentzat izan ditzakeen ondorioak aztertuko dituzte.
Saioaren programazioa honakoa izango da:
- 10:30 – 11:00: AECC Elkarrizketak. Koronabirusa eta minbiziaren ikerketa. Koronabirusak eten egin al du Espainian minbiziaren ikerketa? Zer-nolako eragina izango du honek etorkizunean?
- Mariano Barbacid doktorea, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala (CNIO)
- Josep Tabernero doktorea, Vall d’Hebron Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Zerbitzuko Burua
- Belen Pastor, Valentziako Onkologia Institutuko (IVO) ikerlaria
- Isabel Orbe, AECCko Fundazio Zientifikoko zuzendari nagusia
- Purificación Beltran, kazetaria eta elkarrizketako moderatzailea
- 11:00 – 11:30: Galderen txanda
Bideokonferentzia Zoom plataformaren bidez egingo da. Bilerara sartzeko, sakatu esteka hau ostegunean, hilak 24, 10:30etik aurrera. Aldez aurretik baieztatzea eskatzen da 900 100 036 edo 667 11 36 16 telefonoen bidez. Gainera, aldez aurretik eskatuta, bozeramaileak elkarrizketatzeko aukera eskaintzen da.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan