'Renove industria 4.0' laguntzei eta IoTren aukerei buruko bilera online

25.09.20
Ekonomia eta Ogasuna

Ermuko Garapen Ekonomikoko udal sailak, Gaiarekin -Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuen Industri Elkartearekin- eta Debegesarekin -eskualdea garatzeko sozietatearekin- elkarlanean, onlineko mintegia antolatu du datorren irailaren 29ko, 15:00etarako. Bilera edo webinar horretan zehatz-mehatz aztertuko dira Eusko Jaurlaritzaren "Renove Industria 4.0" laguntzen deialdiak industria-enpresentzat eskaintzen dituen aukerak eta ildoak. Laguntzen Renove programa horrek makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan inbertsioak sustatu nahi ditu, bai hardwarean bai softwarean, industria-inguruneak modernizatzeko helburuarekin, fabrikazio aurreratuaren esparruan 4.0 industriako proiektuei aurre egin edo horiei ekin ahal izateko. Laguntzak tresna egokia dira industriaren arloan digitalizazioranzko urratsa edo jauzia egiteko.

Online saioa ''Zoom'' bideokonferentzietarako plataforma digitalaren bidez egingo da. Horregatik, saiora konektatzeko esteka espezifiko bat beharko denez gero, aldez aurretik izena eman behar da.

Bilera horretan, eta eskualdeko enpresen parte-hartzea aprobetxatuz, Ermuak industriari laguntzeko IoT (Internet of Things edo gauzen Internet) teknologien erabileran oinarritutako hainbat proiektu espezifiko aurkeztuko ditu.

Programaren xehetasuna ondorengo hau da:

  • 15:00etan: "Renove Industria 4.0" laguntza-programaren aurkezpena
  • 15:30ean: Debegesak "Debabarreneko enpresetan digitalizazioa sustatzeko programa" aurkeztu du.
  • 15:40ean: IoT teknologiak industria-ingurunean ezartzeko proiektuen eta esperientzien aurkezpena.
  • 16:15ean: galderak eta eskaerak. Itxiera.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa
Imagen
Gobernu Taldeko kideak, 2025eko Aurrekontuen aurkezpenean
18.11.24
Ermuak 2025eko Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu, pertsonak eta berdintasuna ardatz hartuta

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea