Maskarak eta esprai desinfektatzaileak herriko ikastetxeetarako
Ermuko Udalak gainazalak desinfektatzeko 270 litro esprai eta 350 maskara banatu ditu herriko ikastetxe eta akademien artean.
Ermua BHI Institutuak, San Pelaio, San Lorenzo, Anaitasuna, Eskolabarri eta Ongarai Eskolek, Akerlei eta Eremu akademiek, Haurreskolak eta Colorful haurtzaindegiak material sorta jaso dute beren instalazioek higiene eta segurtasun neurri guztiak betetzen jarrai dezaten.
Erakundeak ahalegin ekonomiko handia egin du bere titulartasuneko ikastetxeetan garbiketa- eta desinfekzio-lanak indartzeko ardura bere gain hartuz.
Hezkuntza Sailaren eskumena da material higienikoa hornitzea, baina jakitun izanik ezohiko unea dela eta gastu horrek ikastetxeetako aurrekontuetan eragin ekonomiko handia izan dezakeela, Udalak erabaki du produktu horiek aipatutako ikastetxeetan entregatzea. Banaketa bakarra eta ezohikoa izan da, materiala lortzeko une zail honetan ikastetxeei laguntza puntuala eman ahal izateko.
Maskara-sortak Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzak egindako bidalketaren parte dira, eta guztira 4.000 unitate banatuko dira funtsezko zerbitzuetako pertsonen eta kolektibo ahulenen artean.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan