‘Covid-19aren ostean Elikagaien ekoizpen, merkaturatze eta banaketa’ri buruzko jardunaldia
‘Urkiola’ eta ‘Lea-Artibai’ Landa garapenerako elkarteek Innobasque eta Eusko Jaurlaritzrekin batera ‘Covid-19aren ostean Elikagaien ekoizpen, merkaturatze eta banaketari’ buruzko jardunaldia antolatu dute RIS3 Euskadi -Regional Innovation Smart Specialization Strategy-delakoaren baitan. RIS3 Euskadi lurraldea ekonomikoki eraldatzeko estrategia da, zeinak erabilgarri dauden baliabideak I+G eta berrikuntza lehentasunen multzoan biltzen dituen. Jardunaldia abenduaren 1ean egingo da, Garai herriko Kultur Etxean, goizeko 11etatik aurrera. Plaza mugatuak direnez parte hartzeko interesa dutenek igoitia@landagarapena.eus postontzira idatzi edota 946203611 telefonora deitu eta joango direla hitzartu behar dute.
Jardunaldiaren egitarauak zehazten duenez, Elika Fundazioak irekiko du jardunaldia 11:00etan, eta higiene- eta osasun-arauak aztertuko ditu. Eta, zehazki, elikagaiak garbitzea, eraldatzea, ontziratzea, etiketatzea eta garraiatzea. Era berean, "Baserritik mahaira" Europako estrategiaz arituko dira.
Ordu laurden geroago, Gasca Taldeak kontsumitzaile handiei, egungo esparruari eta hornitzaile homologatuei buruz hitz egingo du. 11:30ean ''Barrenetxe'' Kooperatiba Elkarteak sasoiko elikagai freskoen prestaketa eta banaketaz hitz egingo du. Azkenik, eguerdian, Koikik eskualdeko elikagaien eta ''Hubs'' deritzanen inguruko azalpenak emango ditu.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan