Saharar herriaren alde kontzentratzeko deia
Saharar Herriaren Lagunenek mobilizazioak deitu dituzte Debabarrenan asteburu honetan, haiekiko elkartasuna adierazteko, Marokoko gobernuaren jarrera beligerantea salatzeko eta erreferenduma egiteko eskatzeko. Ermuan eta Eibarren elkarretaratzeak deitu dituzte biharko (hilak 21erako) eguerdiko 12etatik aurrera Orbe Kardinalaren plazan eta Unzaga plazan, hurrenez hurren. Antolatzaileek "Marokok Mendebaldeko Saharan hilaren 13an su-etena hautsi izana salatu nahi dute, eta Espainiari eta nazioarteko komunitateari 1991tik egiteke dagoen autodeterminazio erreferenduma egiteko eskatu".
Saharako Ordezkaritzak Espainian komunikatu bat argitaratu zuen, Madrilen datatua, eta Fronte Polisarioaren webgunean ere eskainitakoa. Idatzian, honako hau esaten zuen hitzez hitz: “Gaur, azaroak 13, ostirala, Marokoko Indar Armatuek nahita urratu dute Mendebaldeko Saharako gatazkaren bi aldeek (Fronte Polisarioa eta Maroko) sinatutako Su Etenaren akordioa; izan ere, Guerguerat-eko legez kanpoko arrakalaren ekialdeko hiru ibilbidetan zehar indar militarrak bidali dituzte saharar zibilengana, modu baketsuan manifestatu baitziren urriaren 21etik.
Operatibo hori, akordioaren urraketa nabarmentzat jotzen dena, saharar herriaren aurkako eraso zuzena da, eta askapen nazionaleko mugimendua, Fronte Polisarioa, Saharako Errepublika Arabiar Dekomokratikoaren (RASD) subiranotasunaren eta lurralde-osotasunaren defentsa legitimoaren egoeran kokatzen du. Saharako Askapenerako Herri Armada irmotasunez erantzuten hasi da ez-betetze horri eta Marokoko etsaien martxari, zeinak gogor erasotzen baitio Su Etenaren Akordioari bere sustraietatik.
Fronte Polisarioak eta Saharako Gobernuak Marokoko Erresumari egozten dizkiote, oso-osorik, eraso horrek eskualdearen segurtasunaren eta egonkortasunaren gainean dituen ondorio arriskutsu guztiak, bai eta autodeterminazio-erreferenduma ez betetzearen ondorioz urteetan gelditu den Bake Akordioaren etorkizuna ere, hori baita Nazio Batuen eta Afrikako Batasunaren ikuskaritzapean aldeek sinatutako itun eta akordio bakarra".
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan