Ermuan bi enplegu planek 27 langabetu kontratatzea ahalbidetu dute
Langabezian dauden hogeita zazpi pertsona lanean hasi dira aste honetan Ermuan, udal enplegu plan biren baitan. ''Lanbide''tik eta Europako Gizarte Funtsatik diru-laguntzak jaso ditu Udalak plan horietarako eta kostu osoaren laurdena (80.310 €) jarri du proiekturako.
Plan horietako bat 2020rako Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintza bat da, Europako Gizarte Funtsak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak batera finantzatua, langabeei eta kolektibo kalteberei zuzendua. Plan honen bidez, hogeita bost pertsona kontratatu dira. Horietatik, 19 pertsona bideratu dira Udal Brigadara: igeltseroak, margolariak, lorezainak, argiketaria, soldatzailea, garbitzaileak eta administrari laguntzailea bezalako ofizioetarako; 3 pertsona Hezkuntza, Kultura eta Gazteria Alorrera, 1 udal biltegi eta artxiborako, eta 2 administrari laguntzaile Kulturarako eta Oinarrizko Lanbide Heziketarako. Gizarte Politiken Arlorako Teknikari 1, COVID-19k Gizarte Zerbitzuetan eta Enpleguan duen eragina aztertzeko. Eta Zerbitzu Orokorren Arlorako (Abiapuntu bulegorako) 2 administrari laguntzaile. Kontratu horiek 6 hilabete iraungo dute.
Bigarren planean, Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan ("Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du" goiburukoa), EGFk eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak batera finantzatuta, IoLab laborategiko teknikari 1; Ekonomia Sustatzeko Alorrerako beste 2 kontratazio egin dira, 12 hilabeterako. Eta Gizarte Politiken Arlorrentzat, eten digitaleko lanetarako informatika-teknikari bat, 8 hilabetez.
"2020ko Lanbideren enplegua sustatzeko tokiko ekintzak" tituluko Enplegu Planean 25 pertsona kontratatu dira, 330.479 euroko kostuaz. Jasotako diru-laguntza 263.696 eurokoa izan da eta gainerakoa udalak jarri du.
"Gazte Enplegurako Programa Operatiboa" tituluko Enplegu Planean 2 pertsona kontratatu dira, guztira 52.966 euroko kostuaz. Jasotako dirulaguntza 39.440 eurokoa izan da eta gainerako kopurua udalak jarri du.
Bi planetan kontratatutako pertsonek lan-arriskuen prebentzioari eta enplegua aktiboki bilatzeko tailerrei buruzko prestakuntza baita ere jasoko dute.
Herriko alkateak harrera egin zien eta ongietorria eman zien atzo, ostegunez, Lobiano Kulturgunean. Juan Carlos Abascalek prestakuntza jasotzeko eta lan-merkatuan berriro sartzeko esperientzia lortzeko aukera aprobetxatzeko eskatu zien. Halaber, Ermuko udalerriak "3,5 milioi euro inbertitzen dituela, 220 euro biztanleko, enpleguan eta gizarte politiketan erantsi zuen, hau da, Bizkaiko udalerrien batez bestekoa baino %50 gehiago".
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu