Ermuko erakusleiho onenaren Bizkaidendak saria eskuratu du Artarraik

22.12.20
Gizartea

Ermuko Artarrai dekorazio, opari eta argi dendak herriko erakusleiho onenaren saria eskuratu du Bizkaidendak lehiaketaren bigarren edizioan. Horri esker, 150 euroko erosketa txartela jasoko du, herriko dendetan erabili ahal izateko.

Bizkaiko 350 erakusleiho baino gehiagok parte hartu dute lehiaketa honetan, eta hiritarren 20.000 bototik gora zenbatu dira. Gure herrian, 18 dendak apaindu dituzte euren lokalak Gabon giroa pizteko eta Ermua kolorez jazteko. Artarraiz gain, partaide izan dira Mari Asun lore-denda, Anboto burdindegia, Enter Informatika, Bernardo de Dios, Munay, Irale Hortz Klinika, Beta argi-denda, Truccos ile-apaindegia, Cocoliso, Guipur, Zapatxiki, Elur Zentro Mediko-Estetikoa, Sagardui poltsak, Solozabal estankoa, Marfil ile-apaindegia, Moda Ramos eta Malla ile-apaindegia.

Lehiaketari esker, Bizkaiko komertzio txikiaren lana, esfortzua, dedikazioa eta konpromisoa agerian geratu dira. Horrela, euren erakusleihoekin, gure kaleak girotzen dituzte eta bizitza ematen diete.

Bigarren garaipena Artarrairentzat

Artarrai herriko dendaren lan ona Bizkaidendako erakusleiho lehiaketaren bi edizioetan saritu dute jada. Izan ere, iaz ospatutako lehenengo lehiaketan, Ermuko saltokiak herriko saria eskuratu zuen, baita epaimahai profesionalaren lehen saria ere.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan